Gipuzkoako 22 ekoizleek hartu dute parte XX edizio honetan

Beasaingo Olano Harategiak irabazi du aurtengoan Ordiziako asteazkeneko azokaren baitan  ospatu den Gipuzkoako XIX. Odolki Lehiaketa. Sarituak izan dira baita ere Mujika Odolkiak de Ordizia, Urmeneta Harategia de Zegama, Pili Harategia de Zaldibia eta Kepa Harategia de OrioGipuzkoa osotik etorritako 22 egile aurkeztu dira lehiaketara.

Aurreko urteetan bezala, Goierriko  udalerriak babestu du Gipuzkoako Harakinen gremioak antolatutako txapelketa. Helburua artisau modura egiten den produktuaren sustapenean  laguntzea da. Izan ere, odolkiak denboraldi honetan; hori da, azaroaren 11tik –San Martin- Gabonak bitarte du produkzio gehien.

Gipuzkoako odolkia barazkiekin egiten da eta ezaugarri berberak ditu lurralde osoan. Hestekiaren osagai nagusiak hauek dira:  kipula, porrua, espeziak, gantza eta txerri haragia eta koipea. Hala eta guztiz ere, ez daude bi odolki berdinak, izan ere urdaigile bakoitzak etxean herentziaz jasotako “sekretuak erabil ditzake. Beste batzuek, modari erreparatzen diote eta euren bezeroen gustuetara moldatzen dute produktua. Horrela, odolkiaren azken zaporean zeresana dute aukeratutako espeziak, barazkiaren xehea edota erabilitako koipe kopuruak. Guzti hauekin aukera desberdinak sortu eta eskaintzen dira, produktu berezi honen azken emaitza aberastuz.

Gaur aukera izango dugu Azokan bertan odolkia nola egiten den ikusteko, Mutiloako Juanita Murgiondoren eskutik.

Epaimahaiak honako ezaugarriak hartu ditu aintzat: itxura (tripa eta hestea), egosketa (ebaketa), xehea, testura,  zapore-gustua (espeziak) eta amaierarako gustua.Hiru mahaitan banatuta, honako adituek osatu dute epaimahaia: Aizpea Oihaneder (Xarma Cook & Culture, Donostia), Eneko Azurmendi (Lazkaoetxe Jatetxea, Zaldibia), Juan Manuel Garmendia (Kattalin Erretegia, Beasain), Amaia Blazquez (Tximista Sagardotegia, Ordizia); Imanol Gaztañaga (Zubibi Jatetxea, Ordizia); Jose Antonio Mujika  eta Juan Garmendia harakin ohiak (Ordizia), Kontxi Mujika tabernari ohia (Ordizia),  Juanma Garmendia (Euskal Gastronomia Anaiartekoa eta FEGOGAko Lehendakaria), Josetxo Lizarreta  irakaslea (Luis Irizar sukaldaritza eskola, Donostia), eta Nagore Arozena (Goierri Telebista) eta Ariane Vierbücher (Goierriko Hitza) kazetariak.