'DELIKATUZ BIZI'K MANTELA ATERA DU

Edizio honetan adin goiztiarreko haurrak eta euren familiak dira helburu

Ordiziako D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak hamabigarren urtez jarraian D’ELIKATUZ BIZI kanpaina abian jarri du gipuzkoarrak elikadura
osasuntsua eta jarduera fisikoaren inguruan sentikortu eta heziketa eskaini asmoz. Aurtengoan “Bizi d´elikatuz…eta mugituz!!!, elikadura eta jarduera fisikorako ohitura egokiak sustatzeko mahai oihaltxoa eta familian egiteko sukaldaritza osasungarriko tailerrak, izango dira kanpainaren protagonista.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako Departamendua da ekimen honen babesle nagusia urteak baitaramatza osasuna helburu duten kirol ekimenak sustatzen eta hau da horietako bat, aurtengoan Kutxa Fundazioa ere bidelagun da. Irudiak jaso du aurkezpenaren momentua, Foru Aldundian, hain zuzen.
Aurtengoan, adin goiztiarreko haurrak dira helburu. Adin goiztiarreko burmuinaren plastizitateak eta garapen prozesuan dauden garapen sistemen zelula multzoen jarduera garrantzitsuak (inmune, endokrino, giar-psikomotore, kognitibo-emozionala etab), adin goiztiarretan eragiteak prebentzio politiketan izan dezaken arrakasta neurri handi batean bermatzea dakar. Ekimen honek gainera, eskola eta eskolaz kanpoko heziketa sendotu dezake.

Guzti honengatik gure ekimena ondorengo formatuarekin landu da:

 Euskarri esperientziala: Familian egiteko sukaldaritza tailer osasungarria. Bi tailer eskeiniko dira abenduaren 23an eta 30ean goizeko 11.00tan Kutxa Kultur-ek Tabakaleran dituen instalakuntzetan. Izen ematea www.kutxa.eus helbidean egin daiteke. Helburua: guraso eta haurrak elkarrekin lanean jartzea, honela familian egiteko jarduera sustatzeaz gain, bidali nahi diren mezuak jaso ditzaten aprobetxatuko da, adibidez, beraien elikaduran fruta eta barazkiak noiz eta nola sartu ditzaketen ikastea. Iker Markinez (Kuko Jatetxea, Ormaiztegi) sukaldariaren eskutik, familian sukaldatu eta sukaldaritzaz gozatzeko gomendioak landuko dira, hainbat plater
osasungarri prestatuz.

 Euskarri fisikoa , aurrez jasotako mezuak gogoratu eta barneratzen joateko helburuarekin. Euskarri bezela, banakako mahai oihal batean pentsatu da, bertan jasotzea nahi diren mezuak agertzen direlarik. Modu honetan, mahaian jatea sustatzeaz gain, janariaren zain dauden bitartean bertako mezuak jasotzea bermatuko
da. Kanpaina honetan jasoko diren gomendioek ondorioz, elikadura, jarduera fisikoa eta psikologia alderdiei erantzuten diete.

ELIKADURA:
Elikadurak osasunean eragiten duenaren ebidentzia zientifikoa badago, baita fruitu eta barazkien bitartez jasotzen diren, bitamina, mineral, zuntz edo sustantzia antioxidantzaileei buruzkoa ere. Hala ere, biztanleria talde batzutan (dagokigun hau kasu), ez da gomendatutako kopuruetara iristen. Beraz, beharrezkoa da fruitu eta barazkien kontsumoa sustatzea. Eta horretarako, hauek eguneroko elikaduran sartzeko modu eta momento desberdinak erakutsiko dira. Horretarako erabili diren irudietan, guraso eta haurrak ikusten dira, barazki eta fruituekin plater desberdinak prestatzen. Modu horretan, jaki horiek heuren elikaduran sartzearen garrantzia ikustarazteaz gain, prestatzea edo familian jarduera bat egitea zein dibertigarria izan daiteken, edo janariak manipulatu aurretik eskuak garbitzearen beharraz ohartarazi nahi da, beste gauza batzuren artean.

JARDUERA FISIKOA:
Disziplina honetan, kontziliazioaren gaia ere lantzen da, familian jarduera fisikoa egitearen garrantzia azpimarratuz, adibidez, txirrindu edo mendi buelten bitartez. Gainera, familiako aisia modeloa aktiboa bada haurren jarduerekin sinergia ugari lor daitezke.D’ELIKATUZ BIZI 2017-2018 kanpaina www.delikatuz.com

PSIKOLOGIA:
Agerian jartzen ari den ebidentzia bat bada ere, geroz eta lan enpiriko gehiagok frogatzen dute adin goiztiarretan egindako lanketek, antzeman, izendatu, egoerekin uztartu eta emozioak erregulatzerakoan (inteligentzia emozionala) eta Mindfulness arloan ere lehen adinetan egindakoek duten onura. Burmuin plastizitateari etekina ateratzeaz gain, badirudi arreta / kontzentrazio ahalmena ere hobetzen dutela, honek duen onura akademikoarekin edo emozionalarekin, guzti hori garapen kognitibo eta trebetasun sozialaren garapenari lotuta.

Horregatik guztiagatik, D’elikatuz zentroak – elikaduraren eta gastronomiaren interpretazio zentroak- Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Kutxa Fundazioaren eta hainbat profesionalen aparteko laguntzarekin ekimen hau lantzeko beharra ikusi du.

Argitalpenaren edukietan parte hartu dute:
D´elikatuz Zentroa (Ordizia)
Ana Elbusto Cabello (sendagile nutrizionista)
Aritz Aranbarri Doktorea (Psikologoa eta Haur Neuropsikologian aditua)
Sasoian Kirol Zentroa (Ordizia)

Mahai oihaltxoaren 3000 ale inprimatu dira eta ondorengo ekintza eta
bitartekoen bidez banatuko da:
 D´elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroko bisitarien artean
 Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak.
 Kutxa Fundazioak antolaturiko sukaldaritza osasungarriko ikastaroetan eta bestelako ekintzetan.
 Deskargatzeko aukera izango da :www.delikatuz.com, www.gipuzkoa.eus/kirolak.