OLANOK EGIN DU GIPUZKOAKO ODOLKI HOBERENA

Finalean lehiatu da Deba, Larrañaga, Mujika eta Izagirrerekin

Beasaingo Olano Harategiak irabazi du aurtengoan Ordiziako asteazkeneko azokaren baitan  ospatu den Gipuzkoako XIX. Odolki Lehiaketa. Sarituak izan dira baita ere Jesus Mª Deba (Ezkio-Itxaso) ; Patxi Larrañaga (Lasarte); Mujika Odolkiak (Ordizia), eta Izagirre Harategia (Lasarte). Gipuzkoa osotik etorritako 16 egile aurkeztu dira lehiaketara.

Aurreko urteetan bezala, Goierriko  udalerriak babestu du Gipuzkoako Harakinen gremioak antolatutako txapelketa. Helburua artisau modura egiten den produktuaren sustapenean  laguntzea da. Izan ere, odolkiak denboraldi honetan; hori da, azaroaren 11tik –San Martin- Gabonak bitarte du produkzio gehien.

Gipuzkoako odolkia barazkiekin egiten da eta ezaugarri berberak ditu lurralde osoan. Hestekiaren osagai nagusiak hauek dira:  kipula, porrua, espeziak, gantza eta txerri haragia eta koipea. Hala eta guztiz ere, ez daude bi odolki berdinak, izan ere urdaigile bakoitzak etxean herentziaz jasotako “sekretuak erabil ditzake. Beste batzuek, modari erreparatzen diote eta euren bezeroen gustuetara moldatzen dute produktua. Horrela, odolkiaren azken zaporean zeresana dute aukeratutako espeziak, barazkiaren xehea edota erabilitako koipe kopuruak. Guzti hauekin aukera desberdinak sortu eta eskaintzen dira, produktu berezi honen azken emaitza aberastuz.
 

Epaimahaiak honako ezaugarriak hartu ditu aintzat: itxura (tripa eta hestea), egosketa (ebaketa), xehea, testura,  zapore-gustua (espeziak) eta amaierarako gustua.Hiru mahaitan banatuta, honako adituek osatu dute epaimahaia: Jose Juan Castillo eta Ramon Roteta (Euskal Sukaldaritza Berriaren aintzindariak), Ane Otegi (Aramako Ostatua, Arama) ,Iker Markinez (kuko Jatetxea, Ormaiztegi), Eneko Azurmendi (Lazkaoetxe Jatetxea, Zaldibia),  Juan Manuel Garmendia (Kattalin Erretegia, Beasain), Jose Manuel Olaziregi (Asador Castillo, Matias Gorrotxategi), Joxean Eizmendi (Ilarra Jatetxea, Donostia); eta Imanol Gaztañaga (Zubibi Jatetxea, Ordizia); Jose Antonio Mujika  eta Juan Garmendia (Ordizia) harakin ohiak.