MEC 2017 MERKATARITZA-SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZETAKO DEIALDIA EGIN DA

Eskaerak egiteko epea uztailaren 17ra arte dago zabalik

Ordiziako Merkataritza Udal bulegoak jakin arazten du Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoa sailak Merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntzak eskatzeko epea ireki duela dagoeneko. Merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntza programa honen bitartez 3.750.000€ bideratuko dira euskal saltokien modernizazioa eta berrikuntza bultzatzera berrikuntzaren, kudeaketa hobekuntzaren eta bere azpiegituren bitartez.

Diru-laguntza hauek, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden merkataritza-saltokiei zuzenduta dago.

Laguntza hauen babesa, merkataritza-saltokiak beraien lokal komertzialak eta balio erantsi bat ematen dituzten zerbitzuen erakargarritasuna handitzeko behar dituzten inbertsioei laguntza ematera zuzenduta daude.

%20ko diru-laguntza, itzuli beharrik gabe, 1. taldeko inbertsioen kasuan, edo %15ekoa, 2. taldeko inbertsioetarako.

1. taldea

·         Informatika aplikazioak (softwarea)

·         Informazioa prozesatzeko ekipoak (eskanerra, inprimagailua,…)

·         Salmenta tokiko terminalak

·         Kode-irakurgailuak

·         Etiketatzeko sistemak

·         Agenda elektronikoak

·         Balantza elektronikoak

2. taldea

·         Altzariak

·         Salmenta-lokalak eraberritzea

·         Aire girotuko sistemak, lapurreta-aurkakoak,…

·         Errotulazioak, barnekoak zein kanpokoak

·         Erakusleihoak eraberritzea

·         Merkataritzan jarduteko beharrezkoak diren tresnen ekipamendua

 

Diru-laguntza eskaera egiteko epea 2017ko uztailaren 17ko 12:00tan amaitzen da. Eskaerak, aurkezteko data kontutan hartuz eta honen sailkapena jarraituz aztertuko dira.

Informazio gehiago jasotzeko eta eskaerak egiteko; www.euskadi.eus