Honen interesa kontutan harturik parte hartzeko gonbidapena luzatzen die Udalak herriko dendariei

Ordiziako Udalak, Gipuzkoako Merkatarien Federazioaren laguntzarekin, “Singular dendak” desberdintzapen programaren aurkezpen jardunaldia antolatu du herriko merkataritza sektorearentzat.Jardunaldia datorren ostegunean, ekainak 15, arratsaldeko 15:00tan burutuko da D´elikatuz Zentroan (Andra Mari kalea 24) eta ordu bateko iraupena izango du. Gipuzkoako Merkatarien Federazioko bi ordezkarien presentzia izango dugu, zeintzuk Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin garatzen ari diren ekimen hau aurkeztuko dute, honetara Ordiziako Udala batu delarik.

Eredu hau 4 zutabetan oinarritzen da: Saltokiko pertsonak, produktua, salmenta puntua eta komunikazioa. Helburua, saltokiaren lehiakortasun hobekuntza izango da, desberdintzapen kodean, hiru atalen mesedean; dinamizazioa, balorizazioa eta sektorearen posizionamendua.

Izen-ematea
Ekimen hau Ordiziako merkataritzarako interesekoa dela kontutan hartuz, Udalak honekin bat egin eta elkarlanean aritzeko gogoa azaltzen du eta honegatik jardunaldi hau prestatu da interesekoa izango delakoan eta deituak izan diren horiek bertaratuko direlakoan. Era egokian antolatzeko asmoz, parte hartzearen baieztapena egitea eskatzen zaie herriko dendariei, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. e-posta helbidera mezua bidaliz edo 639513495 telefono zenbakira deituz.

Aurkezpen honetan ekarpenak jaso eta proiektu honetan elkarlana sustatzea espero du Udalak.