Luis Irizar maisu sukaldariak moztuta hasi da Idiazabal Gaztaren denboraldi berria Ordizian

"Oso fina, lurraren bitxia’ hitzekin eman du ezagutzera Luis Irizar sukaldarien maisuak Idiazabal Gazta berria Ordiziako udaletxeko batzar areto betean izan den ekitaldiarekin. Irizarrek gazta berria ebaki du. Ekitaldi berean Niko Osinaldek, Goierriko Goitur turismo agentziaren zuzendaritzan egin duen lan emankor eta luzeagatik omenaldia jaso du.   

Artzain Egunaren baitan beste behin antolatu den jai honetan Idiazabal Jatorri izendapeneko erregulartasun sariak ere eman dira. ‘Artzain ekoizlearen’ saria  Xanti Etxezarreta goierritarrak eraman du eta ‘Gaztandegia’ saria Luiz Vicente Larrarteren Lizun gaztandegiak jaso du, beste behin.

Omenduen artean emozioa nagusia eta bidelagun ugari, batzar aretoa txiki utziz. Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta beste erakundeetako ordezkariak, sukaldariak eta artzainak izan dira bertan. Hitza hartu dute Nekazaritza eta Landa garapeneko Bittor Oroz sailburuordeak; Isabel Muela, Merkataritza eta Turismo sailburuordeak; Denis Itxaso, Kultura, Turismo, Gaztedia eta Kiroletako foru diputatuak eta Xabier Arruti;  José Miguel Santamaría Ordiziako alkateak eta Jose Mari Uztarroz Idiazabal jatorri izendapeneko presidenteak. Artzainen esfortzua eta artzaintzaren balioak aitortu eta eskertu dituzte, euren lanarekin erakundeen konpromisoa berretsiz.  

Euskal sukaldaritzak Idiazabal gaztarekin lotura estua du eta ordezkariak bertan izan dira. Hala, Irizar maisuaren lankide, ikasle ohi eta lagunak hurbildu dira bere babesa emateko. Besteak beste, Pedro Subijana, Atxen Jimenez, Karlos Argiñano, José Juan Castillo, Ramón Roteta eta Josean Eizmendi.

Gazta eta gehiago

Hala ere, egunak ekitaldi nagusirako baino gehiagorako ere eman du. Lehenengoa, Artzainen omenez inauguratu den eskultura, Jakes etxeko horman, hau da, kasko historikoko sarbidetako batean. Javier Arrieta eskultore zegamarraren eta Urkiri Salaberria ondare doktorearen proiektua da.

Eta hamaiketan puntuan, tradizioak agintzen duen moduan, 2.000 ardik baino gehiagok Ordiziako kaleak zeharkatu dituzte, neguan, aspaldiko garaietan, egiten zen moduan.

Ahari erakus-lehiaketara gerturatu direnek Gipuzkoako puntu desberdinetatik etorritako ahari eta ardi buruak ikusteko aukera izan dute. Baita bildots erreak dastatzeko ere, ASPANOGI, Gipuzkoako minbizidun haurren gurasoen elkartearen alde. Horretarako ilara luzeak egin behar baziren ere.

Garagartza plazan bertan ile-mozketa erakustaldia eta ardi eta ahari erakusketa-lehiaketak egin dira.

 

AHARIEN LEHIAKETA-ORDIZIA 2017 -- ARTZAIN EGUNA

Emaitzak

ESNE KONTROLEKO AHARIEN TXAPELKETA

Mutur beltza

ArkumeakOlazagibel baserria (Idiazabal)

BildotsakOlazagibel baserria (Idiazabal)

ZaharrakAizpea (Olaberria)

Mutur Gorria

Arkumeak Galtzata (Oiartzun)

BildotsakGaltzata (Oiartzun)

ZaharrakGomiztegi kooperatiba (Oñati)

ERRAPE ERAKUSKETA-TXAPELKETA

Mutur Beltza

Errape onena arditanAizpea baserria (Olaberria)

Errape onena bildotsetanAizpea baserria (Olaberria)

Mutur Gorria

Errape onena arditanGomiztegi kooperatiba (Oñati)

Errape onena bildotsetanGomiztegi kooperatiba (Oñati)

 

AHARIEN XIX LEHIAKETA MORFOLOGIKOA- MUTUR BELTZA ETA MUTUR GORRIA

Mutur Gorria

Arkumeak (urte bat baino gazteagoak)1º Julian Beloki (Beizama)¸2º Julián Beloki (Beizama)

Arkumeak (urte bat baino gazteagoak) 1º Miguel Amiano (Altzo), 2º Abel Segurola (Azpeitia)

Ahari zaharrak (bi urtetik gorakoak)1º Julian Beloki (Beizama), 2 Julian Beloki (Beizama)

Mutur Beltza

Arkumeak (urte bat baino gazteagoak)1º Jesus Ansola “Mausitxa” (Elgoibar)

Arkumeak (urte bat baino gazteagoak) 1º Jesus Ansola “Mausitxa” (Elgoibar)

Ahari zaharrak (bi urtetik gorakoak)1º Jesus Ansola “Mausitxa” (Elgoibar)