Imajinazioa, originaltasuna, mezuaren eraginkortasuna, erakusleihoaren kalitatea eta ingurumenarekiko errespetua baloratu dira

Ordizian elkarteak, Udalaren laguntzarekin, beste behin ere erakusleiho lehiaketa antolatu du Gabonetako kanpaina erakargarri baten barruan. Erabakia, Ordizian elkarteko lehendakaria, Udal sustapen eta garapeneko zinegotzia, Merkataritzako teknikaria eta herriko komunikazio eta diseinu enpresetako ordezkariak osatu duten epaimahai baten bitartez hartu da.
Epaimahaiko partaideek imajinazioa, originaltasuna, mezuaren eraginkortasuna, erakusleihoaren kalitatea eta ingurumenarekiko errespetua kontutan hartu dute erabakia hartzeko.

Hauek dira irabazleak:
Lehen saria 'LENA lentzeria', Andre Maria kalea.

Bigarren saria 'MI CASA etxe apainketa', Joseba Rezola Pasealekua.
Hirugarren saria 'GOEN optika', Goen Kalea.
Oraingo honetan, Ordizian elkarteko saltokietan trukatzeko 100 euro, 75 euro eta 50 euroko erosketa txartelak izan dira sariak.
Aipatzekoa da, oro har, saltokien erakusleihoak, Ordizian elkarteko bazkideak eta ez bazkideak, duten erakargarritasuna eta kalitatea, lehiaketan izena eman ez badute ere Gabonetako kanpaina jantziko dutenak.