Ordiziako Ezeiza eta Mujika ere podiumean izan dira

Beasaingo Iñaki Mujika Harategiak irabazi du aurtengoan Ordiziako asteazkeneko azokaren baitan  ospatu den Gipuzkoako XVIII. Odolki Lehiaketa. Sarituak izan dira baita ere Jesus Mª Deba (Ezkio-Itxaso) ; Iñaki Ormazabal (Beasain); Ezeiza Harategia (Ordizia), eta Mujika Odolkiak (Ordizia).

Gipuzkoa osotik etorritako 17 egile aurkeztu dira lehiaketara, hauetatik  3 Beasaindik, 2  Arrasate eta Ordiziatik eta bat Aia, Asteasu,Ataun, Ezkio, Lasarte, Mutriku, Orio,Tolosa, Zaldibia eta Zegamatik. Helburua artisau modura egiten den produktuaren sustapenean  laguntzea da.

Epaimahaiak honako ezaugarriak hartu ditu aintzat: itxura (tripa eta hestea), egosketa (ebaketa), xehea, testura,  zapore-gustua (espeziak) eta amaierarako gustua.Hiru mahaitan banatuta, honako adituek osatu dute epaimahaia: Joxean Eizmendi (Ilarra Jatetxea, Donostia), Aizpea Oihaneder (Xarma Jatetxea, Donostia), Ramon Bereziartua (Fagollaga jatetxea, Hernani) Matias Gorrotxategi (Casa Julian, Tolosa), Juan Manuel Garmendia (Asador Kattalin, Beasain); eta Imanol Gaztañaga (Zubibi Jatetxea, Ordizia) sukaldariek; Juan Garmendia harakin ohiak (Ordizia), Benita eta Kontxi Mujika tabernari ohiak eta Luis Mocoroa (Gastronomiaren Euskal Anaiarteko Lehendakaria).