Urrezko gazta ere irabazi du 8,5 puntuazioa gaindituta

Aurreko larunbatean Ordizia Txapeldun gazta lehiaketaren XXIX. ekitaldia ospatu da Ordiziako Plaza Nagusian. Aurtengoan Ricardo Remiro izan da irabazle. Bere gaztak 8,50 puntuak gainditu ditu eta Urrezko Gazta eramateko aukera izan du gainera.

Txapeldunen txapeldunaren XXIX. ekitaldian, azken hamar urteetako (2007tik 2016ra) irabazleak lehiatu dira haien artean. Ekitaldia Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiak eta Udalak antolatu dute, Idiazabal Jatorri Izendapenaren laguntzaz. (...)

Honako gaztagileak aritu dira lehian gaurkoan: 2007 eta 2009ko irabazle Jesus Ansola Juaristi (Mausitxa baserria-Elgoibar); 2010eko irabazle J. Aranburu Elkartea (Idiazabal); 2008, 2011 eta 2013ko irabazle Ricardo Remiro Aguirre (Eulate), 2014ko irabazlea Ondarreko Karmele Murua (Segura), 2012 eta 2015ean irabazle izan den Jon Etxebarria (Zeanuri) eta aurtengo irabazlea izan den Joseba Insausti (Ordizia).

Ongorengoa izan da azken sailkapena:

1. Saria. Ricardo Remiro (Eulate)

2. Saria. Ipiñaburu Gaztandegia (Zeanuri)

3. Saria. Ricardo Remiro (Eulate)

Ondorengo diru-saria jaso dute: 300 euro irabazleak, 200 bigarrenak eta 100 hirugarrenak. Hamarretik zazpiko puntuazioa gainditu dutenez, urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak eskuratu dituzte lehen hiru sailkatuek.Lenengoak gainera, Urrezko Gazta irabazi du  zortzi puntu eta erdi gaindituz.

Epaimahaia honakoek osatu dute: Jose Juan Castillo (Lehendakaria) Iban Mate (Dolarea jatetxea, Beasain), Marta Albisu eta Patxi Perez Elortondo (Idiazabal Jatorri Izendapena), Felix Ibargutxi (Kazetaria) , Gilbert Dalla Rosa (Bearn-eko Slow Food-eko lehendakaria), Fermin Leizaola (Aranzadiko Etnografia departamenduaren Zuzendaria) eta Luis Javier del Valle (Idazlea eta Asturiasko gazta lehiaketetan ohiko epaimahaikidea). Azken hiruak, Mendiko Gazta jardunaldietan hitzlari bezela jardungo dutenak dira.