LANGABETUENTZAKO SUSTATUTAKO FORMAZIO IKASTAROA HASI DA GOIERRI ESKOLAN

Honez gain, Ekimena faktoria martxan dago eta Udalerako lanpostu deialdi bat egin da

Enpleguaren sustapena eta Ekonomiaren garapenerako I. Udal Planaren baitan eta ikasturte hasierarekin, Ordizia eta Beasaingo Udalek bultzatuta, hilabete honetan martxan jartzen den hirugarren jarduera da Goierri Eskolan aurreko ostiralean,  bi herrietako alkateekin, eskolako zuzendari eta irakasle eta kurtsoan parte hartzen hasi diren ikasleekin  aurkeztu den ikastaroa.

Hala, eta Beasaingo Udalarekin batera antolatuta, langabetuentzako formazio ikastaroa hasi da astelehen honetan Goierri Eskolan. Bost ordiziarrek hartuko dute parte kurtsoan. Produkzioa metal eraikuntzetan eta entsegu ez suntsitzaileetan  gaiaren inguruan ikasiko dute parte-hartzaileek. Helburua, inguruko enpresen beharrei erantzutea da eta, amaitzeko, lantoki horietan 200 orduko praktikak egingo dituzte. Kurtsoaren kostua 103.000 euro da. Ordiziako Udalak izena eman duten ordiziarren kostea ordainduko du.

Udalak enplegu sustapenaren alorrean duen lehentasun nagusienetako da langabetuak lan-munduan txertatzea eta espezializazio ikastaro hauek Goierriko Fundazioko lanbideren bulegoak tokiko enpresen behar zehatzak aztertu eta Goierri Eskolak behar horiei egokituta prestatu dira.

Ekimena eta bost lanpostu betetzeko deia

Bestalde, duela bi aste hasi zen 17 parte-hartzaileekin Ekimena faktoria, enplegu bilaketan trebatzen duen formazioa. Ordizian bertan lantzen ari da saioak, lana aurkitzea. Gutxienez parte-hartzaileen %80arentzako enplegua topatzea da asmoa.

Zabalik da baita aurreko astetik Udalean lau/sei hilabeterako bost lanpostu betetzeko deialdia. Lanpostuak honakoak dira: proiektu zuzendari-koordinatzaile bat, bi administrari, gizarte hezitzaile-dinamizatzaile-teknikari bat eta peoi bat (4 hilabeterako). Irailaren 23rako –datorren ostiralerako- egin behar da eskaria Lanbideko edozein bulegora joanez edo, telematikoki, Lanbideren web atarian. Lanpostuen inguruko xehetasunak Udaleko arreta bulegoko iragarki taulan ere kontsulta daitezke.

Planaren aterpean, abian dira beraz Ekimena programa, Goierri Eskolan hasi berri den kurtsoa hau eta aldi baterako bost lanpostu betetzeko egin den deialdia. Gainera, laster zehaztuko diren beste hainbat egitasmo eskaintzea aurreikusten da: udal lan-poltsa berrituko da, prestazio ekonomikoak jasotzen dituzten pertsonei formazio okupazionala emango zaie eta praktika programa bat ere antolatuko da ikasketak osatu behar dituzten ordiziarrei.  

Argazkian, Goierri Eskolan ostiralean egindako aurkezpena.