Ordiziako Udalak Ekimena proiektuan parte hartzeko adin muga eta izen-emate epeak zabaldu dituela jakin arazi nahi du. Hala, adin mugarik ez da egongo eta eskaera egiteko epea uztailaren 21a arte luzatu da. Hautatuak diren pertsonek formakuntza eta laguntza proiektu espezializatu batean hartuko dute parte sei hilabetetan zehar. Enplegua bilatzeko proiektua da honakoa.  Lan bila dabiltzan ordiziarrei dago zuzendua.

Eskaerak Udal arreta bulegoan (astelehenentik ostiralera 8:00etatik 13:30etara) eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.helbide elektronikoan egin daitezke.