Geroz eta indar gehiago dute Ordiziak eta bailarak lurraldeko turismo eskaintzan

Uztailaren 1ean emango zaio hasiera Ordiziako Udako denboraldi turistikoari. D´elikatuz Zentroak eta bertan kokatua dagoen turismo bulegoak, irekiera ordua zabalduko dute, astelehenetik igandera, ondorengo ordutegiarekin: astelehenetik ostiralera 10.00-13.00 eta 16.00-19.00 eta asteburu eta jai egunetan 11.00-14.00 eta 16.00-19.00.

Turista kopurua denboraldi osoan igotzen bada ere,  Ordizian asteazkenetan nabaritzen da batez ere, asteroko azokak daukan eragakargarritasunagatik, bertako produktu eskaintza, baserritarrekin kontaktu zuzena edo herrian bizi den giro paregabea dela eta.

 

Arrazoi honengatik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Sailetik azken urteotan sustatu den eskaintzetako batek, azoka du jomuga, aurrez D´elikatuz Zentroan eta ondoren Idiazabalen Gaztaren Interpretazio Zentroa eta gaztandegi bat bisitatuz, osatzen den egunerdiko pakete turistikoarekin .  Aurtengoan gainera, bereziki promozionatuko da, Uztailaren 1ean Donostiako Boulevard-ean irekiko den Gipuzkoako Turismo Bulegoan. Pakete hauek batez ere turista atzerritarrek erosten dituzte eta gaineratu behar da aurtengoan gida lanetan Ordiziar bat izango dutela.

D´elikatuz Zentrotik gainera eta Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroarekin elkarlanean, Donostiko eta Gipuzkoako Turismo Bulegoetan eta Hotel nagusietan banatuko den tarjetoia argitaratu da, non garraio publikoa erabiliz eta Donostiatik trenez goizeko lehen orduan abiatuz, D´elikatuz eta Ordiziako azoka lehenik eta autobuses Idiazabalgo gaztaren intepretazio zentroa eta gaztandegi bat ondoren ikusteko aukera emango den, arratsaldez trenez berriro Donostiara bueltatuz.

Ordiziako Azoka, zentzumenentzat oparia

Ordiziako Azoka kalera irtengo da eta Plaza Nagusian informazio puntua jarriko du asteazkenetan datozen bisitariengandik gertuago egoteko.

Gainera, 12 hilabete 12 produktu ekimenarekin jarraituko du, eskualdeko sukaldariak baserritarrek ekarritako udako barazkiekin pintxo gozoak sukaldatzera gonbidatuz.

Gure ohiko turismo eskaintzarekin jarraituz noski, D´elikatuz Zentroko bisita eta Ordiziako jatetxetan bazkaria uztartzen dituen Ordiziako Azokako Ibilbidearekin, edota “Ordiziako Azoka Zentzumenentzat oparia” esperientzia turistikoarekin. Azken honetan, bisitariak herriko sukaldari batekin, azokan erosketa egin eta D´elikatuzen dagoen sukaldean produktua kozinatu eta dastatzeko aukera izango du.

Hauen berri eman dute Jose Miguel Santamaria alkateak, Josi Insausti zinegotziak, Leire Arandia D’elikatuz zentroko zuzendariak eta, Goiturreko Niko Osinalde zuzendariak.