'HAU GAZTA ONA'

"Euskal Herriko Jatetxe guztietan egon beharko luke Idiazabal gazta"

Roberto Ruiz, Tolosako Fronton jatetxeko sukaldariak pleno aretoan egindako gazta mozketa ekitaldian horrela esan du. Idiazabal gazta gaztearen ale bat zatikatu du Robertok eta horrela gazta denboraldi berria zabaldu du. Ekitaldi bertan, Aranzadi Taldea ere omendu dute  Euskal Herrian naiz Euskal Herritik kanpo artzantza kulturaren ikerketa eta difusioan egindako lanagatik.

Artzain egunaren babesean erregulartasun-kalitate sariak eman zaizkie Abadiñoko Itxaso Barrenetxea artzaiari eta Nafarroako Sunbillako Lizun gaztandegiari.

Ekitaldi nagusian egon dira:

Ainhoa Aizpuru, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Ekonomia Sustapeneko, Landa inguruneko eta Lurralde Orekako Diputatua.

Leandro Azkue, Eusko Jaurlaritzako Arrantza Zuzendaria.

Jose Migel Santamaria, Ordiziako Alkatea.

Koldobike Olabide eta Mikel Serrano, Legazpi eta Zumarragako alkateak.

Jose Mari Ustarroz Idiazabal Gaztaren jatorri izendapeneko Lehendakaria.

Roberto Ruiz, Tolosako Fronton Jatetxeko sukaldaria eta gazta moztu duena.

Itxaso Barrenetxea (Abadiño, Bizkaia) eta Lizun Gaztandegia (Sunbilla, Nafarroa), erregulartasun-kalitate gaztagile sarituak.

Joseba Insausti artzaia, gaur Ordiziako Udalaren eta Idiazabal Gaztaren Kofradiaren aitortza jaso duena.

Pako Etxeberria, Txema Faus eta Fermin Leizaola, Aranzadi Zientzia Elkarteko Lehendakari eta ordezkariak.

Xabier Martinez Sukaldaria.

Karmele Murua, Felix Goiburu, Jesus Ansola (Mausitxa), Nicolas Remiro eta Juanjo Aranburu artzainak.

Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiako kofradeak

Ordizia jendez gainezka

Hala ere, egunak ekitaldi nagusirako baino gehiagorako ere eman du. Ahari erakus-lehiaketara gerturatu direnek Gipuzkoako puntu desberdinetatik etorritako ahari eta ardi buruak ikusteko aukera izan dute. Baita bildots erreak dastatzeko ere. Horretarako ilara luzeak egin behar baziren ere.

Eta hamaiketan puntuan, tradizioak agintzen duen moduan, 2.000 ardik baino gehiagok Ordiziako kaleak zeharkatu dituzte, neguan, aspaldiko garaietan, egiten zen moduan.

AHARIEN LEHIAKETA-ORDIZIA 2016 -- ARTZAIN EGUNA

2016ko martxoaren 30ean.

ESNE KONTROLEKO AHARIEN TXAPELKETA

Emaitzak

MUTUR BELTZAK

Arkumetan

J Etxezarreta Anaiak (Zerain)

Bildotsetan

J Etxezarreta Anaiak (Zerain)

Zaharretan

Olazagibel baserria (Idiazabal)

MUTUR GORRIAK

Arkumetan

Galtzata  Baserria  (Oiartzun)

Bildotsetan

Baztarrika Baserria. (Gabiria)

Zaharretan

Gomiztegi Baserria (Oñati).