Bi udalerriak elkarlanean ari dira azokak biziberritzeko ekimenak ezarriz

Ordiziako zein Tolosako azoken ezaugarri eta antzekotasunak, hauen dinamizazio – gogoetak premiak, ondoriozko  lankidetza proiektua martxan jarri zuten 2015ko Maiatzean.

Lankidetza- Hitzarmenaren lanarekin,  Ordiziako azoka eta Tolosako azoken, promozioa, etengabeko hobekuntza eta ondare immateriala balorean jartzen saiatzen ari dira bi udalerriak. Honek, gizarte mugimendu berriak aktibatzea asmo du, bertako eta gertuko baserritarren produktuak kontsumitzeak dituen onurak eskainiz gizarteari, naturari, lurraldeari, ekonomiari.

Produktu identifikatzaileak dira nobedade

Era berean, Herri  azoken bitartez,  baserritarrak beraien ekoizpenen salmenta zuzena egiten dutenen garrantzia bisibilizatu nahi da. Aipu diren azokak eta bertan parte hartzen duten eragile zein azpiegituren saretzearekin bat, beren garapenerako, elkarlaneko proiektu komun batean bilakatzearen islada da prezio identifikatiboen inplementazioa.  Hauek eguneratzen ari diren adierazgarri ere bada ekimena.

Egungo gizartearen beharretara egokitzearen saiakera xumea da hau, baina benetan oso garrantzitsua gure azoketan. Gazteei azokara gerturatzea gonbidapena luzatu nahi zaie, erosketa ohiturak berreskuratuz herriko azoketara hurbilduz. Asteroko azoken garrantziaren kontzientzia berreskuratzearen deialdia da hau. Azoka gune bizia, kalitate oneko produktua eta bertako lurraldean eragin zuzena duena bizkortzeko ahalegina.

Lankidetza honen haritik gaur Ordiziako azokan Tolosako udal ordezkari eta teknikarien bixita izan da. Zentzu honetan Ordiziako azokako ordezkariek Martxoaren 12an Tolosako azokara egindako bisitari erantzuna izan da asteazken honetakoa.