Lortekek antolatua, frikziozko soldaduraren inguruko kongresua burutzen ari da

Ordizian kokatuta dagoen IK4 Lortek teknologia zentroak antolatuta, nazioarteko kongresua izango da gaur eta bihar udalerrian. The 4th international Conference on scientific and technical advances on friction stir welding and processing izena du ekintzak eta gaur goizean inauguratu dute antolatzaileek, gonbidatu eta agintariekin batera.

Ponentzien artean, bi dira azpimarratzekoak. FSW teknologian aditua den Airbus Innovations-eko François Marie eta  Japoniako Tohoku Unibertsitateko Yutaka Sato ikertzaileenak.   biak ere, FSW teknologietan adituak.                                             

Mundu osoko adituekin batera, hainbat enpresa esanguratsu dira kongresuan, sektoreko aplikazio berriak gertutik ezagutzeko. Esate baterako, CAF, Aernnova, Dassault Aviation, IAI Aerospace Industry eta Lauak.

Barrena Kultur Etxea da hitzaldiak emateko hautatu den egoitza, bestelako ekintzak izango badira ere. Hala, Ordiziak kongresu berri bat gehitu du, halako proposamenak bere baitan hartzeko duen konpromisoa eta ahalmena erakutsiz.