Ostiralean eta larunbatean izango da eta 100 euroko hiru erosketa txeke zozketatuko dira

Asteburu honetan markako produktuak ipiniko dituzte salgai deskontuekin Plaza Nagusian eta parte hartzen duten dendetako ateetan Ordizian. Udazkenean hain ezaguna den ekimena izango da, Stock azoka, ORDIZIAN Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteak antolatua Eusko Jaurlaritzaren eta Udalaren laguntzarekin. Edizio hau ostiralean hasiko da eta ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da,ostiralean eta larunbatean.

Ostiralean (hilak 25) etortzen direnen artean 100 euroko hiru txeke oparituko ditu Ordizian elkarteak. Edizio honetako nobedadea da, eta urtez urte ekimenera gerturatu diren goierritarren fideltasuna saritu nahi izan da. Larunbatean eguerdiko 12:00etan egingo den zozketa honetako irabazleek lau ordu izango dituzte saria gastatzeko parte hartzen duten 22 erakustokietan.  Zozketan parte hartzeko, ostiralean etortzen diren bisitariek kupoi bat bete beharko dute. Kupoia egindako erosketekin batera emango zaie eta horretarako prestatu den postontzi batean sartu beharko dute.  

Asteburu honetan Ordiziara etortzen diren pertsonek hainbat sektoretako mota askotako artikuluak topatuko dituzte, dendako prezioarekin alderatuta deskontuak dituztenak.  Ohikoa den moduan, azpimarratzeko modukoak dira honako hauek: emakume eta gizonezkoentzako modazko markak, oinetakoak, haurrentzako arropa, lentzeria, kirola, neurri handietako arropak eta  osagarriak, besteak beste. 

Azokak haurrentzako aisialdi gune bat ere izango du Garagartza Plazan (eguraldi txarra egiten badu frontoian).   Honekin, etxeko txikienek ondo pasako dute haurren gunean hainbat jokorekin, ostiralean 16:00etatik 20:00etara eta larunbatean 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

 

PARTE HARTZAILEAK:

Stock Azoka – Plaza Nagusia: Arry Moda, Bakas, Bide Moda, Caribu, Hamahiru, Imana, Itak Complementos, Mabel, Matti, Mirentxu, Ness, Pergola-Zuretzat, Porfirio Fernandez, Sehaska, Susi eta Ttipi-Ttapa.

 Azoka txikia- Dendetako ateetan:  Gofi, Hazi eta Hezi, Lena, Narai Haur Jantziak, Oskarbi Oinetakoak, Palomo, Vicuña Confección eta Vicuña Sport.