2015 05 13 boleiHerriko lau tabernatan eman behar da izena iganderako, hilak 17

Ordiziako Udalak ostalari batzuekin elkarlanean dinamizazio ekintza berri bat antolatu du, Ordiziako I. Hondartza-bolei txapelketa. Maiatzaren 23an egingo da ekintza hau Ordiziako Plaza Nagusian, eta datozen urteetan herriko beste gune batzuetan antolatuko da. Udaleko Kirol eta Merkataritza sailen eta herriko ostalarien arteko lankidetzarekin sortu da ekimen berri hau.

Txapelketa honetako parte hartzaileak taberna desberdinetan osatzen diren bost edo sei lagunez osaturiko talde mistoak izango dira, eta partidak lau jokalari lau jokalariren kontra formatuan egingo dira. Talde horiek tabernaren izena eramango dute.

Talde parte hartzaile bezala izena emateko epea hilaren 17an amaituko da, eta dagoeneko 10 talde inguruk eman dute izena. Izena emateko puntuak Amonane Taberna, Martinez Taberna, Pias Taberna eta Pottoka Taberna izango dira.

Ekintza honi buruzko informazio orokorra jasotzeko 688694767 edo 648700658 telefono zenbakietara deituz lor daiteke.