Izapideak aurkezteko epea uztailean bukatuko da

2015 04 23 zabalikOrdiziako Udalak otsailean jarri zuen martxan bigarren urtez lokal komertzial hutsak ekintzaile berrien bitartez irekitzeko 'Ordizia Zabalik' diru-laguntza programa. Lehen bi hilabeteotan zortzi pertsona inguratu dira merkataritza bulegora informazio eske, eta horietako batzuk dagoeneko sarrera eman diote eskaera orriari, eta Goiekiren bitartez bideragarritasun plana lantzen ere hasi dira. Udalak 32.400 euro bideratu aurten herriko merkataritza biziberritzea helburu duen programa honetara –12 proiekturentzako–. Iaz zortzi negozio berri zabaldu ziren Ordizian programa honen bitartez.

2015 04 23 zabalik1Ordiziako Udaleko Merkataritza bulegoaren arabera, datozen hilabeteetan Ordizian bost negozio berri irekiko direla aurreikusten da. Negozio horiek elikadura ekologikoari, ehungintzari eta zerbitzu sektoreei lotutakoak izango dira. Gaur-gaurkoz aurkeztutako eskaerak aztertzen ari da udala, eta diru-laguntza ze negozio berriri egokituko zaien erabakitzen. Izapideak aurkezteko epea uztailean bukatuko da.