Familiei zuzendutako ekimen hori 12:00etan hasiko da, eta aurrez izena emateko derrigorrezkoa daGipuzkoako Foru Aldundiak familiei Gipuzkoako museoak gerturatzeko antolatu duen 'Jolastera Museora' ekimenaren baitan, D´elikatuz Zentroak 'D´elikatuz Mokau batean' jarduera antolatu du igande honetarako. 12:00etan hasiko da. Ekintza honen helburua gorputzaren funtzionamendu onerako elikadura egokiaren beharraz jabetzea da eta jaki talde nagusiak ezagutzea. Modulo informatiko baten laguntzaz menu orekatu eta osasungarri bat prestatuko da era dibertigarrian. Izen ematea derrrigorrezkoa da 943882290 telefonoan,