2014-10-24 merkatariGipuzkoako Bazkundeak, Goierriko Merkatari Elkarteekin eta Merkataritzako dinamizazio bulegoarekin batera, antolatu du tailerra Goierriko merkatarietzat

Datorren asteartean, urriak 28, 'Gehiago irabazi, zure dendaz gozatuz' ikastaro-tailerra egingo da Barrenan, 14:00etatik 16:00etara. Prestakuntza saio honetan denden kudeaketan lantzen diren elementu guztiak zeharkatuz ibilbide bat egingo da, eta dendaren kudeaketa erraztu, dendaz gozatu eta gehiago irabazteko zenbait ideia eta tresna eskainiko dira. Helburua dendaren kudeaketa hobetzeko egin beharreko jarraibide batzuk argi izatea da, eta horretarako alderdi desberdinen analisi bat egin beharko da. Tailer honetan benetako kasuetan oinarritutako ibilbide bat proposatzen da. Parte hartzeko 943 08 79 88 zenbakira deitu behar da.

Benetazkoa adibideen bitartez zure negozioaren 7 alor desberdinetako puntu sendo eta ahulak identifikatuko ahal izango dira.

-Dendaren ezaugarri orokorrak
-Merkataritza ingurunea eta erakargarritasun eta konpetentzia faktoreak.
-Dendaren kanpoko irudia.
-Dendaren barruko irudia.
-Salmenta puntuaren kudeaketa.
-Marketing eta komunikazioa.
-Merkataritza politika eta kudeaketa finantzarioa.

Jardunaldia bukatzerakoan, jasotako materiala eta gomendioak aplikatuz dendan egin beharreko hobekuntzak martxan jarri ahal izango dira.