2014-10-13 ogiaD'elikatuz zentroak antolatu du ekimena, Goiagi okindegiarekin eta Aspanogi elkartearekin lankidetzan, 'Jan ogia sarri eta egin irri!' lemapean

Datorren ostegunean, hilak 16, Ogiaren IX. Nazioarteko eguna da (Elikaduraren Nazioarteko Eguna ere bada), eta hori ospatzeko, D'elikatuz zentroak ekitaldi berezi bat antolatu du. Biztanleria ogiaren garrantziaz ohartaraztea da ekimenaren helburua, eta horretarako Euskal Herriko irribarrerik handiena ehunka ogi opilez betetzea da asmoa. Ekintza hau Ordiziako Goiagi okindegiarekin eta Aspanogi (Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkartea) elkartearekin lankidetzan antolatu du D'elikatuzek. Nikolas Lekuona plazan (Barrena kultur etxearen aurrean) garatuko da, 18:00etatik 19:30era. Behin irribarrea osatutakoan ogi opilak dastatzeko aukera izango da. Ogia elikadura osasungarri baten oinarria da, eta hainbat gaixotasunen prebentzioan eta tratamenduan ezinbestekoa da.