2014-07-03 kofradiaIgandeko ekitaldian zazpi norbanako eta elkarte izendatuko dituzte Ohorezko Kofradiakide

Igandean, hilak 6, Ordiziako Idiazabal Gazta Kofradiak 25. Kapitulua ospatuko du udaletxeko areto nagusian egingo duen ekitaldi nagusiarekin. Bertan, FECOGAko (Kofradien federazioa) hainbat ordezkarik hartuko dute parte, eta baita Ohorezko Kofradiakide izendatuko dituzten kideek ere. Ehun lagundik gora elkartuko dira denera. 10:00etan elkartuko dira D'elikatuzen, eta 12:30ean hasiko da ekitaldi nagusia. Bazkari baten bueltan amaituko da kapitulua.

Egitaraua
10,00etan: D'ELIKATUZ Zentroan gonbidatutako kofradiei ongietorria, hamarretakoa. Zentroa irekita egongo da bisitatzeko.
11,00etan: Kontzertua eta ongi etorria, Ordiziako Santa Ana Abesbatzarekin.
11,30etan: Txistulari eta dantzarien laguntzarekin, kofradia eta gonbidatuen desfilea herrian zehar eta ondoren argazkia Plaza Nagusian.
12,00etan: Amets Bide Dantza Taldea eta Haurren Danborradako ordezkaritzaren ekitaldia.
12,30etan: Udaletxeko areto nagusian, Igor Eguren Alkate jaunaren ongi etorria, ondoren, kofradiakide berri eta Ohorezko kofradiakideen aurkezpena eta izandatzea.
14,00etan: Zubibi Jatetxean Bazkaria.

Ohorezko Kofradiakideak
- Florencio Txurruka, Markinako Artzaina
- Jesus Mari Muñoa, Mutiloako baserritarra
- Ampo, bere 50. urteurrenagatik
- Amets Bide Dantza Taldea, bere 50. uteurrenagatik
- Parrokiako Katekesia, Haur Danborradaren 50. urteurrenagatik
- Cofradía del Queso de Cantabria, duela 25 urte emandako babesagatik
- Gastronomiazko Euskal Anaiartea, duela 25 urte emandako babesagatik