2014-06-30 sagardoaDastatzean parte hartu nahi dutenek izena eman beharra daukate aurrez

Uztailaren 12an Plaza Nagusian egingo den Sagardoa Egunaren programaren barruko ekintza da

Datorren ostegunean, uztailak 3, Sagardo dastatze gidatua egingo da D'elikatuz zentroan Goierriko sagardogileen eskutik, 19:00etan hasita. Bertan parte hartu nahi dutenek 943 88 22 90 zenbakira deitu beharra daukate izena emateko. Osteguneko ekintza hau Gipuzkoako Sagardogile Elkartearekin lankidetzan uztailaren 12an egingo den Sagardo Egunaren programaren barruan dago.

Uztailaren 12ko Sagardo Egunean Gipuzkoako hamabi sagardotegitako sagardoa dastatu ahal izango da, 20:00etatik 00:00etara, Plaza Nagusian: Aburuza (Aduna), Iparragirre (Hernani), Izeta (Aia), Lizeaga (Astigarraga), Oiharte (Zerain), Olagi (Altzaga), Petritegi (Astigarraga), Satxota (Aia), Setien (Urnieta), Urbitarte (Ataun), Urdaira (Usurbil) eta Zalbide (Abaltzisketa).

Sagardoa ez ezik, Ordiziako hainbat tabernak egindako pintxoak ere egongo dira. Hona tabernen zerrenda: Herrikoa, Pottoka, Haizpe, Pias, Etxetxo, Ostadar, Martinez, Leizea, Txindoki, Miami, Arantxa, Muñoz eta Majori kiroldegia.