2014-04-16 delikatuzD'elikatuz zentroak eta Idiazabalgo Gaztaren Museoak bono bakarra prestatu dute egun horretarako

Igandean, maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta Ordiziako D'elikatuz Zentroak eta Idiazabalgo Gaztaren Museoak bono bakarra prestatu dute egun honetarako. D´elikatuz Zentroa bisitatzen duen orok Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroa tarifa murriztuan bisitatzeko aukera izango du, eta baita alderantziz ere.

Bi zentroetan 12 urtetik beherako haurrek ez dute ordainduko eta beraientzat doako ekintzak egongo dira: Fieltrozko gazta brotxeak egiteko tailerra, margoketa... Bi zentroetako arduradunek herritarrak animatzen dituzte igandean bi museoetara gerturatu daitezen.

D'elikatuz Zentroaren ordutegia:
10:00-14:00

Idiazabal Gaztaren Museoaren ordutegia:
11:00-14:00/16:00-19:00