2014-05-07 zainzuria '12 hilabete, 12 produktu' ekimenaren hirugarren produktua izango da

Martxoko lehen asteazkenean hasita, hilabetero garaian garaiko produktu bat sustatzea du helburu Ordiziako azokak. Horretarako produktu protagonista hori azokan saltzen duten saltzaileei gune berezi bat egokitu zaie, eta protagonismo berezia emango zaio Ordiziako plazan. Honetaz gain, hilabeteko azken asteazkenean produktu horri lotutako erakustaldi gastronomikoa egingo da plazan bertan. Hilabete honetan protagonista izango dugun produktua 'Nafarroako Zainzuria' izango da, gaurtik hasita. Martxoan 'Tuterako Orburua' izan zen eta apirilean 'Artzainaren Idiazabal Gazta'.