2014-05-05 bosque Ardoaren munduko heziketa eta difusio aktibitate desberdinak eskainiko dituzte

Gaur astelehena, hilak 5, 20:00etan, Sierra de Málaga Jatorri Izendapeneko Lunares eta Finca Melonera Upategiak ardo dastaketa eskainiko du D´elikatuz zentroan, "El Catador de Venenos" ardoen klubaren bitartez. Klub hau Tomás Bosquek eta haren alaba Leirek sortu zuten duela hilabete batzuk, eta ardoen klubaren bidez, merkatal aktibitateaz gain, ardoaren munduko heziketa eta difusio aktibitate desberdinak eskainiko dituzte.

Ildo honetan, D´elikatuz Elikadura eta Gastronomia zentroarekin elkarlan proiektu bat sustatu da ardoaren munduaren ezagutzarekin erlazioa duten heziketa, hedapen eta promozio ekintzak egin asmoz. Gaur hain zuzen, dastaketa hasi aurretik hitzarmenaren sinadura ekitaldia egingo da Ordiziako Udaleko eta "El Catador de Venenos"-eko ordezkarien artean.

Hitzordua gaur astelehena 20.00etan da, D'elikatuz zentroan bertan. Partehartzaile kopuru mugatua izango denez, beharrezkoa da aurrez izena ematea (943882290).