2014-03-13 kalenagusia Larunbat arratsaldean ezingo da inolako ibilgailurik sartu Alde Zaharrean, eta oinezkoen mugimendua ere mugatua izango da

Larunbatean, hilak 15, Udaberrian Martxan ekimenaren barruko Kart, Supermotard, Kart Cross eta Rally autoen erakustaldia egingo da Ordiziako Alde Zaharrean. Hori dela eta, Ordiziako Udalak Alde Zaharreko bizilagun, dendari eta tabernariei jakinarazi nahi die larunbat arratsaldean ezingo dela inolako ibilgailurik sartu eremu horretara. Erakustaldia 17:00etatik 19:00etara izango da. Horrez gain, Alde Zahar guztia hesituta egongo denez, oinezkoentzat mugimendua mugatua izango da, eta beraz, udalak antolakuntzako kideen esanei kasu egiteko eskatzen du. Ordiziako Udalak barkamena eskatu nahi du aldez aurretik sor daitezkeen eragozpenen aurrean.