2014-03-05 puzgarri Egun bakoitzerako sarrera 3 euro kostatzen da, eta ostiral eta larunbatean txokolatea banatuko da sarreraren truke

Beti-Alai frontoian kokatuta egongo den haur parkean gozatzeko aukera izango dute txikienek ostiraletik igandera bitarte, Udaberrian Martxan ekimenaren barruan. Jardunaldi oso bakoitzeko 3 euro kostatzen da sarrera, eta ostiralean eta larunbatean txokolatada banatuko da sarreraren truke. Hau izango da haur parkearen ordutegia: ostiralean 16:30tik 20:00tara, larunbatean 11:00tik 14:00etara eta 17:00tik 20:00etara eta igandean 11:00tik 14:00etara. Bertan ludoteka, puzgarriak, diverbikes, mahai-futbol puzgarria, Tenis mini jokoa, Jumping, PlayStationak eta bestelako jolasak izango dira.