2013-11-27 GoiekiGaur, hilak 27, izango dira saioak Goiekin

Goieki Goierriko garapen agentziak ekintzaileei zuzendutako bi informazio saio antolatu ditu asteazkenerako, hilak 27. Lehen saioa 11:00etan izango da, eta enpresa ekimen berrien ekintzaileentzako (Ideia berriak) dauden laguntzen deialdiaren berri emateko da. Bigarren saioa arratsaldean izango da, 15:00etan, eta enpresa ekimen berriak (Enpresa berriak) abian jartzea sustatzeko laguntzen berri emateko da.

Interesa duten pertsonak hilaren 27a baino lehen jarri behar dira harremanetan Goiekirekin, baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko eta zein deialditan parte har dezaketen argitzeko. Lanbidek kaleratu berri dituen diru-laguntza batzuk kudeatzeko homologozioa lortu du Goiekik, eta horregatik egin du bi saioetarako deialdia. Goiekiko telefonoa: 943 16 18 31.

Informazio gehiago: http://goierri.org/eu/actualidad/noticias/296/ eta http://goierri.org/eu/actualidad/agenda/191/