LILATOIA OSPATUKO DA IGANDEAN DONOSTIAN
Berdintasuna
Aurtengoa lasterketaren 24. edizioa da
Igandea honetan, martxoaren 3an, ospatuko da Donostian Emakumeen Lasterketa Herrikoiaren aurtengo edizioa. 11etan abiatuko da Boulevardetik eta bertan izango du helmuga. 5 km egin beharko dituzte parte hartzaileek guztira.
Bide batez, gogorarazi nahi da Ordiziatik joango diren emakumeek taldeko argazkia aterako dutela 10:15etan Boulevardeko Kioskoan. Eta bestetik nabarmentzekoa da Majori Kiroldegian salgai zeuden Ordiziako kamisetak agortu egin direla.