Ostiral honetan jarriko da martxan berriz jatorri desberdineko emakumeen topagunea. “Orain hamar urte jarri zen martxan proiektu hau, eta aurten ere hala egongo da”, zehaztu du Ainhoa Jimenez, Ongizate eta Berdintasun zinegotziak.

“Bide horretan, Ordiziako Udala urratsak ematen ari da berdintasuna lantzeko udalerrian, eta proiektu honen helburua emakumeen ahalduntzerako gune bat izatea dugu. Kasu honetan, espazio honetan jatorri ezberdinetako emakumeak elkartzen dira eta norbanakotasunetik kolektibora igarotzea lortu nahi dugu. Hala, elkarrekin esperientziak elkarbanatzeko aukera eskainiko da bertan”, gehitu du Jimenezek.

Horretarako Ordiziako Udaleko hainbat sail elkarlanean aritu dira: berdintasun saila, aniztasun saila eta ongizate saila, gizon eta emakumeen arteko berdintasun eta aniztasunaren printzipioetan oinarritzen den gune hau indartzeko helburuarekin.

Jatorri ezberdinetako emakumeen topagunea Barrenan dago kokatua eta ostiralero egingo da, 17:30-19:00 bitarte.

Zaintza zerbitzua ere eskaintzen da, eta emakumeren batek interesik balu Ordiziako udalean edo berdintasuneko emailean izena eman behar luke: 679 987 779 / 943 80 56 10 /  Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..