Kartel LILA miniLilatoian ordiziar emakume guztiok gure herriko kamiseta eramatera animatu nahi zaituztegu

Martxoaren 3an, igandean, Lilatoiaren 24. edizioa ospatuko da Donostian eta gure herrian emakume korrilarien taldea hartzen ari den indarra ikusita, parte hartzeko asmoa duzuen oro, Ordiziako kamiseta eramatera animatu nahi zaituztegu .

Kamiseta lortzeko Majori Kiroldegiko Harrerara joan behar da.

Ondoren, Ordiziako guztiok bazkaria antolatuko dugu eta interesa izanez gero, izena ere Majorin bertan eman ahal bezain azkarren. Animatu! Bazkaria Donostiako jatetxe batean izango da eta norberak ordaindu beharko du egunean bertan.

ENTRENAMENDUAK:

Emakumeen taldeak asteartean eta ostegunean 18:30etatik 20:00etara egiten dituzte saioak eta Lilatoirako entrenatu nahi duenak saio honetara dohainik joateko aukera izango du.

 LASTERKETAREN EZAUGARRIAK:

- IBILBIDEA: IRTEERA eta HELMUGA BOULEVARDean izango dira; gainerako ibilbidea ez da aldatuko.

- IZEN EMATE GUZTIAK internet bidez honako helbidean: http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=672&;lang=eu

- 14 urtetik gorakoak parte har dezakete lasterketan.

- Beroketa-saio kolektiboa –aerobic– Boulevardeko kioskoaren inguruan izango da.

- Aurten ere EMAKUMEEN ETXEA (Okendo kalea, 9)  izango da lasterketaren gunea. Hortaz, lasterketaren inguruko ekintza guztiak bertan garatuko dira:korrikalarien poltsak (dortsala, txipa eta kamiseta) bertan banatuko dira, arropa-gordelekua  izango da, eta era guztietako laguntzarako tokia izango duzue.

Lasterketaren inguruan informazio gehiago nahi izanez gero sartu hemen: http://lilaton.es/eu/

ESFORTZU FROGA

Kirol ekitaldi honen aritik, jakinarazi nahi dizuegu Majori Kiroldegia esfortzu frogaren sustapen kanpaina egiten ari dela. 14 urtetik gorakoentzako gazteei dago zuzenduta eta 60 € kostua dauka. Frogaren helburua gorputzaren egoeraren azterketa sakon bat egitea da, bakoitzaren egoera fisikoa egokia den aztertzeko. Batez ere, kirolen bat praktikatzen dutenei ondo datorkie haien gaitasunak, limiteak eta bihotzeko arazorik daukaten ezagutzeko. Frogaren ezaugarriak:

 - Erregistro klinikoa

- Kirol-mediku anamnesia

- Ebaluazio artikularra eta malgua

- Estatika eta martxaren azterketa

- Birika-kardio auskultazioa

- ECG Basal

- Rufier Testaren bidezko biriketako ebaluazioa

- Esfortzu proba elektro kontrola eta tentsio arterialarekin

Informazio gehiago edo zalantzarik izanez gero deitu Majori Kiroldegira: 943805880 (http://www.majori-kiroldegia.com/)