D´elikatuz zentroan egongo da ikusgai abenduaren 13a bitarte, eta doakoa izango da

Ordiziako D´elikatuz zentroan ‘Opil eta Muxilen Binetak’ erakusketa jarrita dago dagoeneko. Erakusketa hau, beste jarduera batzuekin batera, “LGTBI+ kolektiboaren eskubideen alde lan egiten duten Erdialdeko Amerikako eta Euskal Herriko erakundeen arteko koordinazio-espazioak “sortzen” proiektuaren parte da; Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako proiektu bat, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatua.

Honekin, bi GKE hauek euskal gizarteari ezagutarazi nahi dizkiote LGTBI+ kolektiboko pertsonek bizi dituzten zailtasunak eta aurre egin beharreko erronkak hala nola Euskadin nahiz Latinoamerikako hainbat herrialdetan bizi dituzten errealitateak. Elkarren arteko ezagutzatik gizarte hobe bat lortu daitekeela uste dute eta.

Gizartearen eraldaketarako hezkuntzaren bidez, balioetan hezi eta elkartasunerako, gizon eta emakumeen arteko berdintasunerako, kulturartekotasunerako, tolerantziarako, bakerako, giza eskubideen defentsarako eta abarrerako langintza azpimarratu nahi dute.

Helburuak:

Emakume lesbianek Latinoamerikan zein estatu espainiarrean bizi dituzten eguneroko eta publiko gehienarentzat surrealistak izan daitezkeen egoerak ikusarazi nahi da.

Eta hori umorez eta komikiaren bidez egin nahi da. Tresna horien bidez, errazagoa izango zaigu erakusketa bisitatzen duten pertsonengana iristea, haiengan harridura eta hausnarketa eragitea, eta, ondoren, ezagutza. Harresiak etzan eta aurreiritziak desagerrarazteko modu bakarra baita ezagutza.

Erakusketa 11 panelek osatzen dute. Paneletako bat erakusketaren sarrera eta azalpenaren papera betetzen du, eta beste 10 paneletako bakoitzak 10 komikietako bat du.

Euskaraz ikus daiteke panelaren aurpegietako batean, eta gaztelaniaz beste aurpegian.

Egileek (5 latinoamerikar eta 5 espainiar) Latinoamerikako hainbat herrialdetan, hala nola Brasilen, Perun, Txilen eta Argentinan, baita gure inguru hurbilenean ere, Euskal Herrian, emakume lesbiana izatearen egunerokotasuna ezagutzera gonbidatzen gaituen istorio grafiko bat eskaintzen digute.

Egutegia

Abenduaren 13ra arte egongo da ikusgai erakusketa hau, D´elikatuz zentroan. Ordutegiari dagokionez, astearte, ostegun eta ostiraletan 9:00-13:00, eta asteazkenetan 09:00-14:00 eta 16:00-19:00. Abenduaren 5,6,7 eta 8an, berriz, 11.00-14:00 / 16:00-19:00. Abenduaren 12 eta 13an, 10:00etatik 14:00etara. Sarrera doakoa da.