Ordiziako Udalak hainbat urte daramatza emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen. Orain arte garatu diren berdintasunerako bi planen bidez, herritarrei begira hainbat ekimen jarri ditugu martxan: ikastetxeetako hezkidetza-programak, emakumeen ahalduntzea sustatzeko egitasmoak, emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko ekimenak…

Joan den martxoan Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana diseinatzeko prozesua abiatu genuen Elhuyar Aholkularitzaren laguntzarekin. Berdintasunaren eremuan orain arte egindako ibilbidearen balantzea ari gara egiten eta, horrekin batera, Ordiziako egungo egoera genero-ikuspegitik aztertzen.

Analisi hori egin ahal izateko, udal-teknikarien ekarpenak jaso ditugu, eta datozen asteetan herriko mugimendu feministako ordezkari nahiz beste hainbat emakumeekin elkartuko gara, euren bizipenak, egoerak, beharrak, arazoak… gertutik ezagutzeko.

Jasotako informazioa aintzat hartuta, Berdintasunerako III. Plana diseinatuko dugu.

Prozesuarekin lotuta zalantzarik baduzue, edo bestelako ekarpenik egin nahi baduzue, Berdintasun Sailarekin jar zaitezkete harremanetan: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.