Azaroak 25

Datorren astelehenean ospatuko da Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna, eta Ordiziako eragile ugarik elkarlanean osatu dute egitaraua. Tartean dira, esaterako, koordinadora feminista, Kimetz elkartea, herriko ikastetxeak, emakumeen ahalduntze gunea, Udaleko berdintasun eta aniztasun saila.

Aurkezpenean elkarte eta talde horietako ordezkariak elkartu dira. "Denok gara partaide eta protagonista indarkeria matxistaren aurka, nahikoa da aldarrikatzeko", nabarmendu du Kristina Altuna, berdintasun teknikariak. "Ezinbestekotzat" jo du jokaera matxistak gaitzestea eta neurriak abiatzea indarkeriari aurre hartzeko eta herritarrak sentsibilizatu eta kontzientziatzeko. 

Hemen duzue egitaraua: 

azaroak 25 liburuska 2019 liburuska page 0001azaroak 25 liburuska 2019 liburuska page 0002