
Azaroaren 25aren testu inguruan datorren larunbaterako Autodefentsa feminista tailerra antolatu du Udaleko Berdintasun sailak, kasu honetan emakume helduentzat (18 urtez gorakoak).
Ahalduntzetik gure bizitzaz jabetzeko, indarkeria egoei segurtasunez aurre egiteko; geure buruarengan konfiantza berreskuratuz, zainduz eta mugak jarriz.
Autodefentsa tailerrean emakumeen bizipenak abiapuntutzat hartuta, emakumeon askatasuna urratzen duten indarkeria mota guztiei aurre egiteko baliabideak irakatsiko dira. Emakumeen jabetza sustatuz, indarkeriari aurre egiteko aukerak eta erantzun indibidual eta kolektiboak eraikiko ditugu. Metodologia oso dinamikoa eta parte hartzailea izango da.
II Berdintasun planaren ildo estrategiko bat da Emakumeon jabekuntza eta indarkeria matxistaren prebentzioa lantzea.
TAILERRAK
Izen ematea irekia:
Non: Berdintasun saila (