Jaietan denok aske PEGATA 3

 Santa Ana Jaiak direla eta Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak "Jaietan denok aske!" kanpaina jarri du abian.

Festak talde ospakizuna izan behar direla azpimarratu nahi dugu, guztionak eta guztiontzat direlako. Ospakizun anitza, hamaika kolore, pentsaera, doinu eta ideia biltzen dituen ospakizuna nahi dugulako. Horregatik festek errespetu gune izan behar dute, goizetik gauera arte, plazan, tabernan kalean eta etxeko bidean. ETA ARGI IZAN BEHAR DUGU: EZ, BETI DELA EZ!

Jaiek irauten duten egunetan zehar karpa informatiboak egongo dira Arboledan. Uztailaren 25ean eta 27ean. Karpa hauek 12 urtetik gorako pertsona guztiei bideratuta daude eta indarkeria sexistari buruzko iritziak edota bizipenak ere jasotzeko gunea izango dira.