berdintasunaDuela hiru urte, Ordiziako Udalak, emakumeen eta gizonezkoen berdintasun egoera hobetzeko asmoz, hainbat erabaki hartu zituen. Besteak beste herriko egoeraren diagnostikoa egin zen, eta honetan oinarrituta, I. berdintasun plana onartu zuen. Plan honetan hiru urtetan gauzatzeko ekintzak jaso ziren: 2009-2012 bitartean hain zuzen ere. Udalean bertan egitekoak ziren jarduera horietako batzuk, eta herriko eragileek gauzatzekoak besteak. Hori horrela amaitzear da planaren indarraldia, eta Udalak, hiru urteko prozesuaren ebaluazioa egitea erabaki du. Elhuyar aholkularitza arduratuko da lan horretaz.
Ebaluazioaren helburua, egon diren ekintza eta funtzionamendu positiboak ezagutzea eta hauei jarraipena ematea da batetik. Eta egon diren hutsuneak edota hobetu beharrekoak eta hauen arrazoiak ezagutzea bestetik. Horretarako herritarren iritzi eta pertzeptzioak jaso nahi ditugu. Berdintasuna lortzeko beharrezkoa da gizarte baten balioak aldatzea, eta horretarako ezinbestekoa da herritarrak kontuan izaten dituen plangintzak egitea.

Berdintasun planean hainbat ekintza jasotzen dira. Horietako batzuk Udalak gauzatu beharrekoak dira baina beste zenbait herriko eragile desberdinen ardura dira. Ekintza horietakoren bat bete behar duen mugimendu, talde edo erakunde batekoak zaretelako zein berdintasunak arduratzen zaituzten herritarrak zaretela badakigulako, ebaluazioa zuekin egin nahi dugu. Hausnarketa honek egindakoa baloratzeko ez ezik, etorkizunerako nahi duguna erabakitzeko balio behar baitu.

Bi bilera egingo dira:

1. BILERA
Eguna: Azaroak 8, osteguna
Ordua: 18:30 – 20:30
Lekua: Udaleko Pleno Aretoan
Zer landuko da? Ebaluazioaren emaitzak aurkeztuko dira zenbakitan, eta horien balorazioa egingo dute parte-hartzaileek: ekintzak egin diren hala ez eta zergatik aztertuko da, eta hauek herrian izan duten eragina zenbatekoa izan den hausnartuko da.

2. BILERA.
Eguna: Azaroak 15, osteguna
Ordua: 18:30 – 20:30
Lekua: Udaleko pleno aretoa
Zer landuko da? Aurreko saioko datuak eta hausnarketak abiapuntua izanik, etorkizunean Ordizian berdintasunaren arloan izan beharreko lan ardatzak zehaztean saiatuko gara.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Udaleko berdintasun arlora deitu dezakezu (943805610) edota emailez  kontsulta egin (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.).