Adimen emozionala lantzen duen tailerra da   

Berdintasun sailak antolatuta, ikastaroa mistoa izango da eta genero ikuspegia barneratua izango du. Hau da, ekintzaren bitartez MINFULNESS-en printzipioak eta praktika lantzearekin batera, gizonen eta emakumeen rolen eta jarreren bereizketa kontuan izango da. II. Berdintasun planean kokatzen da, ahalduntze eta kontzientziazio helburuekin.  

Mindfulness-ek arreta orainean eta hemen izaten laguntzen du (arreta osoa), eragilearen eta erreakzioaren artean dagoen espazioaz kontziente eginez. Horrek, aldi oro, izan nahi den erantzuna aukeratzen laguntzen du, norberarekiko eta besteekiko erlazioak hobetuz eta min fisiko-emozionala, antsietatea eta estresa hobeto kudeatuz.

Estresa ekialdeko jendartearen arazo garrantsitsuenetako bat da, eta eragina zuzena edo zeharkakoa du gaixotasun fisiko zein psikiko askotan. Bizitzaren erritmo zoroak ez du laguntzen bizitza ohitura ezegokiez konturatzeko  ezta  erlazioetan ditugun jarrera erreaktiboez.

Mindfulness-en bidez pentsamenduak eta emozioak aztertzen dira. Eta bere praktikarekin  bizitzaren ikuskera berria eta baikorragoa lortuko da, hobera egokituz eta norberaren Adimen emozionala handituz.Mindfulnessak autoexijentziaren  kaltea leundu dezake, enpatia eta humanitatearekin konektatuz.

Gainera, Mindfulnessak edo arreta osoak, bai emakumeei, bai gizonei,  generoen mugez eta horien kalteez euren buruarekiko eta beste sexuarekiko harremanetan kontzientzia hartzen lagun diezaieke.

Metodologiak Sarrera teorikoa (pps eta bideoak) du, eztabaidak, norberaren esperientziatik abiatutako ekarpenak, eta  Meditazioa egiteko teknika anitza. Elebiduna izango da.

Hasiera: Urriaren 8an, 17:30-19:30, astelehena  abenduaren 10era art. Taldea mistoa izan daiteke, eta genero ikuspegiaz landuko da gaia.  Zuzentzailea: Kiribil coaching - Mertxe Arratibel.                                                                                                                                                                          Izen- ematea aurretik eman behar da: Berdintasun Saila: 943805610.  Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..