Hastapen Ikastaro berria antolatu da, mistoa, genero ikuspegiaz eta elebiduna

Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak  ADIMEN EMOZIONALA MINDFULNESS BIDEZ ikastaroa antolatu du. Ikastaroa mistoa izango da eta genero ikuspegia barneratua izango du.  Hau da, ekintzaren bitartez MINFULNESS-en printzipioak eta praktika lantzearekin batera, gizonen eta emakumeen rolen eta jarreren bereizketa kontuan izango da. II. Berdintasun planean kokatzen da, ahalduntze eta kontzientziazio helburuekin.   Kurtsoa elebiduna izango da.

Hastapen tailerra da. Otsailaren 19an hasiko da, astelehena, eta bost saio emango dira, bat hamabostean behin, 18:00etatik 20:00etara.  Azkena apirilaren 23an izango da.  Taldea mistoa izango da, emakumeentzat eta gizonentzat irekia, eta genero ikuspegiaz landuko da gaia.   Zuzentzailea Kiribil coaching-eko Mertxe Arratibel izango da. Parte hartzeko iena eman behar da, Berdintasun Sailean, 943805610 zenbakira deituta edota  Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. korreora idatzita.

Min fisiko-emozionala, antsietatea eta estresa kudeatzen ikasteko ikastaroa da. Estresa ekialdeko jendartearen arazo garrantsitsuenetako bat da, eta eragina zuzena edo zeharkakoa du gaixotasun fisiko zein psikiko askotan. Bizitzaren erritmo zoroak ez du laguntzen bizitza ohitura ezegokiez konturatzeko  ezta  erlazioetan ditugun jarrera erreaktiboez. Mindfulness-ek arreta orainean eta hemen izaten laguntzen du (arreta osoa), eragilearen eta erreakzioaren artean dagoen espazioaz kontziente eginez. Horrek, aldi oro, izan nahi den erantzuna aukeratzen laguntzen du, norberarekiko eta besteekiko erlazioak hobetuz.

Mindfulness-en bidez pentsamenduak eta emozioak aztertzen dira. Eta bere praktikarekin  bizitzaren ikuskera berria eta baikorragoa lortuko da, hobera egokituz eta norberaren Adimen emozionala handituz. Gainera, Mindfulnessak edo arreta osoak, bai emakumeei, bai gizonei,  generoen mugez eta horien kalteez euren buruarekiko eta beste sexuarekiko harremanetan kontzientzia hartzen lagun diezaieke. Mindfulnessak autoexijentzia horren kaltea leundu dezake, enpatia eta humanitatearekin konektatuz.

Sarrera teoriko ba eskainiko da eta eztabaida eta meditaziorako uneak ere izango dira.