Ordiziak bat egingo du beste behin Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Egunarekin

Ate joka da azaroaren 25a eta horren harira azaroaren 16tik abenduaren 12ra arte egingo diren ekintzen programa prest da. Egitaraua herriko hainbat erakunderen eta Udaleko hainbat sailekoen ekarpenekin osatu da (kimetz, Hitzaro, Emakume migranteen taldea, Hiri hezitzaile programa eta bertako partaideak, Berdintasun saila, Herri antzokia eta Aniztasun arloa).

36 urte bete dira jada Azaroaren 25a indarkeria sexistaren aurkako borroka eguna izendatu zenetik; 1993ko abenduan, NBEko Asanblada Orokorrak Emakumeen aurkako oldarkeria deuseztatzeko Adierazpena onartu zuen. Horren arabera, halako oldarkeria gizonen eta emakumeen arteko botere-harremanen desorekaren adierazgarri da. Baita emakumeen mendekotasuna betikotzeko tresna ere. Horrez gain, Giza Eskubideen zapalkuntza suposatzen du; besteak beste honako eskubideak urratzen ditu; bizitzeko, integritate fisikorako eta osasunerako eskubideak eta berdintasunerako eta bazterkeria ez jasateko eskubideak, besteak beste.

Datuen arabera, emakume eta haurren %70ak indarkeria fisiko edo sexuala jasaten du bere bizitzan barrena. Fenomeno transkulturala da, bizi-bizirik dago munduko leku guztietan eta mugarik ez du, izan ere, erlijioak, legeak, klase sozialak eta kulturak zeharkatzen ditu. Indarkeriaren muturreko kasuak erailketak dira, 44 aurten (Iturri ofizialak).

Azaroaren 25eko egitaraua Ordizian

Gauzak horrela, ezinbestekoa da halako jokaerak gaitzetsi eta neurriak abiatzea indarkeriari aurrea hartzeko eta herritarrak sentsibilizatu eta kontzientziatzeko. Hori dela eta, urtean zehar garatzen diren ekintzez gain egitarau oparoa antolatu ohi da bereziki azaroaren 25aren inguruan, indarkeria sexistaren aurkako nazioarteko eguna.

Programaren haritik,

-       azaroaren 16an, “Adinkeria eta zahalduntze feminista” hitzaldia egin zen (Berdintasuna

-       azaroaren 24an, Delikatuz (17:00) topaketa irekia: “”Bizitza elkarrekin ospatzen indarkeria matxistaren aurka” eta jarraian plaza nagusian (19:30) kontzentrazioa egingo da “Emakumeen aurkako indarkeria gehiarik ez! Lemapean.

-       Azaroaren 24ko eta abenduaren 3ko asteburuetan Herri Antzokian Giza eskubideen fil laburren nazioarteko txapelketan aurkeztutako lanak emango dira (Dar-Dar)

-       Azaroaren 27an, Giza katea egingo da (Altamiratik, 11:15) Indarkeria matxistaren aurka (Hiri hezitzaile programa)

-       Azaroaren 27an, Zinea, ahalduntze tresna” ekintza izango dugu, (Kimetz) antolatua (Delikatuz, 17:30).

-       Azaroaren 29an, “Emakumeak film laburrean” eskainiko da Herri Antzokian doan (20:30) (Herri Antzokia)

-       Abenduaren 1ean, “Izena eta izana eztabaidan” topaketa egingo da (18:00, Barrena) (Hitzaro)

-       Eta abenduaren 12an “Sexijestziak” poltzikoko antzerki Saioa (Hitzaro) (19:00, Barrena) (Hitzaro)

Azaroaren 27an – GIZA KATEA

Astelehenean, goizez dagoeneko klasiko bat den giza katea (Hiri hezitzaile programaren testuinguruan) egingo da Altamiratik hasita (11.15), Kimetz elkarteak bultzatuta  herriko zenbait talde eta eragileren ekimenez; hala nola, Berdintasun arloa, Ordiziako ikastetxeak, AEK, Bertso Eskola, Ordizia Kolore, Garagunea. Urteroko topaketa plaza nagusian egingo da, eta ohi denez, bertan partaideek mota guztietako emanaldiak eskainiko dituzte.

Ekimenean parte hartzeko gonbidapena luzatzen zaie herritar guztiei.

Informazio orokorra kultur agendan argitaratuta dago (lila puntua).  

 

BELDUR BARIK JARRERA 

Abenduaren 2an Eibarren Euskadiko gazteen arteko indarkeria sexista prebenitzeko Beldur Barik lehiaketa ospatuko da. Egun horretan  Beldur Barik Lehiaketako lan irabazleak ezagutuko dira. Eta tailer interesgarri batzuk egingo dira. Aukera paregabea izango da elkar ezagutzeko, indarkeria sexistaren inguruan elkarrekin hausnartu, eta horri aurre egiteko sareak eraikitzeko. Hiru lan izan dira Ordiziatik aurkeztu direnak eta beldurbarik.org web orrian  ikusi daitezke.
Eibarrera hurbiltzeko doako autobusak izango dira. Autobusean eserlekua erreserbatzeko  Beldurbarik.org web orrian dagoen galdesorta (azaroaren 28ra arte)  bete behar da, baita dagokion baimena ere adin txikikoa izanez gero.

Informaio gehiago Udalaren Berdintasun arloan eska daiteke.