‘Ikaragarrizkoa litzateke hau Goierrin izango bagenu ezta??’

Ordiziako Udaleko Berdintasun saila eta Goierriko Zubia, LGTBI kolektiboaren eskubideen defentsan lanean ari den taldea, Ordizian kolektiboaren banderaren koloreekin margotuta prestatu den oinezko-bidea erakusteko elkartu dira, argazkian ikus daitekeen moduan.
Goierriko Zubiak bere facebooken Laudion horrela margotutako pasabidearen argazkia erakutsi zuen honako esaldiarekin: ‘Ikaragarrizkoa litzateke hau Goierrin izango bagenu ezta??’ Bi aldiz pentsatu gabe, Ordiziak hartu du lekukoa eta kokapena aztertu du baldintza teknikoak eta legediak eskatzen duena kontutan hartuz. Hala, aukeratutako puntua herriko bi eraikin historikoen arteko lotura da: Barretxe etxea eta Zabala Jauregia.

Honekin batera, eta asteazken honetan ekainaren 28an, LGTBIren Harrotasun Nazioarteko eguna da eta Udalak ostegunean Osoko bilkuran Gehituren, hau da, Euskadiko gay, lesbiana, transexual eta bisexualen elkartearen adierazpenarekin bat egingo du. Hemen dokumentua:

Adierazpena GEHITU 28J_2017 Manifiesto (pdf)