Ekitaldi ugari eta anitzak egingo dira Ordizian martxoaren 2tik 20ra Emakumeen nazioarteko eguna dela-eta

Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak, udaleko beste sail eta herriko hainbat elkarterekin lankidetzan, Kimetz eta berdintasun batzordea tartean, egitarau oparo eta zabala prestatu dute Martxoaren 8ari begira.

Programazioari datorren ostegunean, hilak 2, emango zaio hasiera,  “Emakumeak kalean margotzen” ekintzarekin eta hilaren 20an bukatuko da “Emakumeon eskubideei, jabekuntzari eta partaidetzari” buruzko I. topaketekin. Bideoforuma, filma saioak eta indarkeria sexista antzemateko tailerra ere antolatu dira, besteak beste. Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna, kontzentrazioa egingo da plazan 19:30ean, eta segidan, SOKOLE eta Aneguria DJ-en emanaldiak izango dira.

PROGRAMAZIOA

 

Hilak 2, osteguna, Udal arkupeak

09.30-12.30, EMAKUMEAK KALEAN MARGOTZEN (Barrenako margolaritza ikasleak). Lanen erakusketa martxoaren 6tik 13ra, Zuhaiztin

Martxoan ostiralero, Barrena (Gaz.)                                                             

• 17:00, GOGOETA SAIOAK, Ordiziako emakume etorkinen Espazio multikulturala 

Hilak 3, ostirala, Barrena (Gaz.)

17:30, BIDEOFORUMA.  Mujeres e igualdad a través del cine.  Miriam Herbom. (KIMETZ)

Hilak 7, asteartea, Oianguren institutua

8:30, Serigrafia tailerra  (DBH1- ikasleekin)

Hilak 8, asteazkena,  EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

17:30,BARRENA   KAFE-KONTZERTUA.  A. Furundarena eta G. Mendizabal. (KIMETZ)

19.30, Plaza Nagusia,  SOKOLE – Animazio interaktiboa (perkusioa) eta Aneguria DJ. Batukada. Aeroboxing  eta ELKARRETARATZEA. (BERDINTASUN SAILA)

20.30, ZINEMA ALTERNATIBOA, Party Girl(Francia 2014).  (HERRI ANTZOKIA)

Hilak 13, astelehena, Barrena(Gaz.)

17.30, ANTZERKI EMANALDIA: “Con faldas y a lo loco”, TE DIFERENCIA antzerki taldea.  (KIMETZ)

Hilak 15, asteazkena, Herri Antzokia

20.30, ZINEGOAK:No es nada– 12´ (Euskadi-2015). Gabber Lover– 13´ (Francia 2016).Ana se intoarce– 18´ (Rumanía 2016). #Not Guilty -4´ (Alemania 2016). Grávido- 12´ (España 2017). Oh-Be-Joyful -13´ (Reino Unido 2015).  (HERRI ANTZOKIA)

Hilak 19, igandea        

10:00-14:00  . Indarkeria sexista antzemateko tailerra, EMAGIN-ekin.

Gazteentzat (14 urtetik gorakoentzat). 

Izen-ematea: Berdintasun saila (943805610 – Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.). (BERDINTASUN-SAILA)                      

Hilak 20, astelehena, Barrena        

19.00, “Emakumeon eskubideei, jabekuntzari eta partaidetzari”  buruzko I. topaketak

Zuzenbidea, bereizkeria, eta emakumeon partaidetza politikoa".  Maggy Barrere (EHUko irakaslea, Zuzenbidea – Filosofia)

 "Politiketan eragiteko sareak eta sororitatea"  Mentxu Ramilo (Politika-zientzietan eta Administrazioan doktorea).  (BERDINTASUN-SAILA)