Min fisiko-emozionala, antsietatea eta estresa kudeatzen ikasteko ikastaroa da eta genero ikuspegia du

Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak MINDFULNESS- ESTRESA MURRIZTEKO  EKIMENA  antolatu du. Ekintza emakumeen ahalduntze programan kokatzen da; ahalduntzea Udaleko II. Berdintasun planeko lan ildo estrategikoetako bat delarik. Mertxe Arratibelek zuzenduko du.

Estresa ekialdeko jendartearen arazo garrantsitsuenetako bat da, eta eragina zuzena edo zeharkakoa du gaixotasun fisiko zein psikiko askotan.

Emakumeak dira estresa gehien jasaren dutenak. Alde batetik, jasotako kulturararen eraginez sortutako konfigurazio psikikoagatik, eta horrek izan duen eraginagatik pentsamolde emozionalagoa izatean; eta, beste alde batetik, lan-jardunaldi bikoitzak eta hirukoitzak sortzen duen  higaduragatik.

Emakumeak gizonak baino gehiagotan gaixotzen dira, urte gehiagoeskuratu arren (Osasuna eta generoa txostena 2006 - Sanitate Ministerioa).  Ikerketak adierazten du  “zaintza lanek, ugalketak, ordainsari gabeko lanek, menpeko egoerek, gehiegikeriek eta genero indarkeriak, eta, aldi berean, lan-aldi bikoitzak, konpetitibitateak, gorputzaren idealak eta beti gazte izateko aginduek, eragina dutela bizitza osasuntsua izateko itxaropena murriztean.

Bizitzaren erritmo zoroak ez du laguntzen bizitza ohitura ezegokiez konturatzeko  ezta  erlazioetan ditugun jarrera erreatiboez.

Mindfulness-ek arreta orainan eta hemen izaten laguntzen du (arreta osoa), eragilearen eta erreakzioaren artean dagoen espazioaz kontziente eginez. Horrek, aldi oro, izan nahi den erantzuna aukeratzen laguntzen du, norberarekiko eta besteekiko erlazioak hobetuz.

Mindfulness-en bidez pentsamenduak eta emozioak aztertzen dira. Eta bere praktikarekin  bizitzaren ikuskera berria eta baikorragoa lortuko da, hobera egokituz.

Programa Praktikoa da, eta egunero praktikatzeko konpromisoa beharrezkoa da. 

Zortzi saio izango dira (astearteetan),  bi orduko saioak, 18:00etatik 8:00etara. Hasiera: otsailak 14. Guztira: 16 ordu

Aurretik izen ematea derrigorrezkoa da. Izen-ematea: Berdintsaun Saila - Ordiziako Udala (943805610 – Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.)