Izena emateko epea irekita dago

Ahalduntze zenbait tailer antolatu ditu Berdintasun Sailak azarorako. Hain zuzen ere, hiru tailer eskainiko dira. Tailer guztietan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da. Izena emateko epea urrian zehar irrekita izango da. Informazio gehiagorako edo izena emateko 943805610 (Berdintasun Saila) hots egin dezakezu edo honako helbidera idatzi: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Coaching feminista

Mertxe Arratibel coaching eta kazetariak zuzenduko du tailerra eta horren helburua garapen pertsonala eta adimen emozionala sustatu eta bizitza edo lan egitasmo jakin bat aurrera ateratzen laguntzea da. Bertan, asmoak egi bihurtzeko plan bat egin eta bidea urratzeko behar besteko baliabideak eskainiko dira. Horrez gain, emakumeak bizi duten diskriminazioaz jabetu, bazterkeriaren jatorria ezagutu eta norberaren mugak ezagutzea da asmoa. 

Mertxe Arratibelek ibilbide luzea egina du kazetaritza lanetan; Andra hilabetekari feministako sortzaileetako bat izan zen eta 25 urtez jardun zuen kazetari El Correo egunkarian. Horrez gain, coaching ikasketak eginak ditu COACH ICC komunitatearen bermearekin.

Ordizian ikastaroa, 12 ordutakoa izango da, ele bietan. Azaroak 4, 11, 18, 25 eta abenduak 2 eta 16an egingo da,  15.00etatik 17.00etara.  (...)

Autodefentsa feminista  

Emakumeek euren egunerokoan jasaten dituzten mikro-matxismoei eta eraso sexistei era aktiboan eta kolektiboki aurre egiteko baliabideak eskainiko dira tailerrean. Era berean, balio justuagoetan oinarritutako harremanak lantzeko nondik norakoak aztertuko dira. Tailerraren helburu nagusiak honakoak dira: parte hartzaileek indarkeriarekiko dituzten esperientziak partekatzea, beldurra eta beste emozioez jarduteko espazio bat eskaintzea, indarkeria egoerak eta erasoak atzemateko tresnak mahai gaineratu eta autodefentsaren bidez erasoei aurre egiteko estrategiak eskaintzea. Metodologia dinamikoa izango da eta taldearenganako konfiantza garatzea izango da lehen urratsa.                                   

Tailerra trinkoa izango da, zortzi ordukoa, Emagin elkarteko kide batek zuzenduko du eta azaroaren 26an egingo da, 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.00etara.

Neskentzako DJ ikastaroa

Las Marines DJ bikoteko Maria Ugartetxeak eta Ines Garciak eskainiko dute ikastaroa. Biak gora eta behera ari dira azkenaldian euren musika tresnez baliatuta, Euskal Herriko bazterraz gozatuz, Teoria eta praktika uztartuko dituzte ikastaroan.                               

Helburua, DJ lanetan aritu nahi dutenentzako oinarrizko ezagutzak eskaintzea, ahalduntzearen ikuspegitik abiatuta. Metodologiari dagokionez, teoria eta praktika uztartuko dira. Honako edukiak jorratuko dira: DJ-en historia eta emakumeen ekarpenak, DJ emakumeen egoera, pintxatzeko tresnak (platerrak, mezkladoreak, kontroladora, ordenagailua…), pintxablea den musikaren nondik norakoak, aukeraketa egiterakoan kontuan hartu beharrekoak: erritmoa, melodia, abiadura, entzuleak eta abar.                                                          

Horrez gain, eta tresnekin praktika pixka bat hartu ondoren, musika saio bat prestatuko dute parte hartzaileek, etxetik ekarritako musikarekin. Tailerra azaroaren 5ean eta 12an egingo da, 10.00etatik 14.00etara.