Indarkeri kasurik antzemanez gero nola jokatu jakiteko irizpideak emango dira

Berdintasun Sailak jaietan indarkeria sexistari aurre egiteko antolatutako kanpainaren harira, tabernarientzako informazio-gogoeta saioa egingo da datorren asteartean, hilak 12, D´elikatuz-en, 15.30ean.  

Bertan Gipuzkoako beste herrietan indarkeriaren gaia dela eta, ostalaritzaren arloan abiatutako ekimenak izango dira hizpide. Helburua, tabernetan eta txosnetan kasu bat gertatuz gero, kaltetuarekin eta oldartzailearekin egoki jokatzeko jarraibideak eskaintzea da. Horretarako, prozedura jakina landu dute Berdintasun Batzordeak eta Berdintasun sailak, zenbait eragileren atxikimendua jaso duena, hala nola, Txosnen Baztordeko Talde Morea eta Goierriko Zubia elkartea.

Era berean, ekimenarekin tabernetan edo txosnetan eraso bat jasoz gero, abiatuko diren neurriak denon artean adostea nahi da.  Tabernak eta txosnak dibertimendurako eta ondo pasatzeko tokiak dira, baina jaietan, eta horietatik kanpo ere, eraso sexistak gauza daitezke bertan.

Hori guztia dela eta, Berdintasun sailetik dei egin zaie tabernariei gogoeta saioan parte har dezaten.  Saioak ordu eta erdiko iraupena izango du eta bertan parte hartzeko izena eman behar da honako helbideetan: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.