Politikagintzan ari diren emakumezkoei ahalduntze tresnak eskaintzen zaizkie

Virginia Woolf Basqueskolaren aurkezpena egin da aste honetan Ordizian. Eudelek eta Emakundek sustatutako ekimena da eskola, alkate eta zinegotzi emakumeei zuzenduta dago eta elkarrizketarako, formaziorako eta ahalduntzerako gune bat da.

Eskola duela lau urte abiatu zen Virginia Woolf britainiar idazle entzutetsuaren izena eta haren lan ezagunenetakoa “Una habitación propia” inspirazio iturri hartuta. Baita beste zenbait tokitan abiatutako antzeko ekimenak ere:  esaterako, Suediako emakume politikarien sarea eta Bartzelonako Diputazioko Emakumeen Formazio Politikorako Institutua.  

Eskolaren helburua parte hartzaileei ahalduntze tresnak eskaintzea da herri-politikan euren lidergoa sendotu dezaten. Era berean,  lan sareak ehundu eta itunak eta aliantzak sortzeko espazio bat da.  

Esan bezala, atzo egin zen aurkezpena Ordizian eta bertan aurrerago sakontze tailer bat egitea proposatu zen.