Lorea Agirre, Idurre Eskisabel eta Nerea Elias solasean izango dira asteartean D'elikatuzen

Feminismoa eta euskalgintza elkarri begira ari dira azkenaldian. Biak dira nola edo hala gutxietsitako mugimenduak, eta, hala izanda, zergatik ez joan eskutik helduta? ‘Izan al zaitezke feminista euskaltzale izan gabe? Eta euskaltzale feminista izan gabe?’.Galdera horiei eta beste batzuei erantzuna emango diete Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel kazetari eta antropologo beasaindarrek datorren asteartean Ordizian egitekoa duten hitzaldian: "Feminismoa eta euskalgintza, azpiratuen erabakimenerako aliantzak.

Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendaria da gaur egun. Garai batean, Argia, Euskaldunon Egunkaria eta Berria-n lan egin zuen kazetari gisa. Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean irakasle izan zen ere, eta fakultate bereko Sorguneak ikergunean jardun zuen. Gezurra ari du. Egunkariaren itxieraren kronika liburuaren eta Rosa Luxemburg eta Joxemi Zumalaberen biografia banarenaren egile da.

Idurre Eskisabel, bere aldetik, ibilbide luzea egina du kazetaritzaren esparruan Euskaldunon EgunkariaEgunero eta Berria-ko erredaktore izana da, eta hainbat hedabiderekin kolaboratu du: EuskadiIrratian, Euskalerria Irradia, Info 7 irratia, Goierritarra aldizkaria, Goerri TB, Hamaika telebista, Jakin aldizkaria…  Gaur egun EHUko irakaslea da, kazetaritza sailean.

Nerea Elias antropologo goierritarra eta Farapi aholkularitza enpresako kidea ariko da moderatzaile lanetan.

Honakoa ez da atzo goizeko eztabaida, Maria Mercè Marçal (1952-1998) poeta kataluniarrak bere poema batean izan zuen hizpide duela hamarkada batzuk. “Menturari hiru dohain zor dizkiot: emakume sortu izana, klase sozial apalekoa, eta herrialde eta kultura zapaldukoa, eta hiru bider errebelde izateko aukera eman izana”.

Agirrek eta Eskisabelek gurera ekartzen dute eztabaida.

Hitzaldia asteartean izango da, hilak 22, Délikatuzen, 19.00etan, Gure esku dagoren ekimenez egingo da, eta Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako egitarauko azken ekimena da.