Aniztasunean bat eginik da aurtengo lema

Martxoaren 8a ate joka da eta prest Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatu den  egitaraua. Elkarlanean egin da, Berdintasun kontseilua, Kimetz, Emakume espazio kulturanitza, Emakorri, Romi bidean, Neska ikasle gazteak (Oiangure, Jakintza eta Goierri), Rap, Gure esku dago eta Zuhaiztiren artea.

Beste behin ere, kalera aterako dira herritarrak egun horretan, izan ere, emakumeek giza eskubideekin, emakumeen eskubideekin lotutako aldarrikapen ugari daude plazaratzeko oraindik ere.

Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortu dela jendartean zabaldutako ustea da. Hala ere, ‘usteak erdi ustel’ dio esaerak. Datuei erreparatu besterik ez dago horretaz jabetzeko. Adibide batzuk: soldaten arteko erraila hortxe dago, pobreziak emakume aurpegia du, indarkeria sexista eguneroko kontua da, gure esku dago zaintza eta bizitzaren iraunkortasunerako lanen %80a eta horrek asko baldintzatzen du emakumeen bizitza-proiektua, euren garapen pertsonala eta gure parte hartze soziopolitikoa.

Ezbairik gabe, bide luzetsua dago parekidetasuna lortzeko, eta bide hori denen artean urratu behar da, alegia, gizonen eta emakumeen artean. Benetako berdintasuna lortzeko ezinbestekoa da espazio komunak elkarbanatzea, hau da, denak eskutik helduta joatea.

Erakundeek eta herri-aginteek ere aparteko lana egin behar dute ezberdintasunak desagertarazi eta berdintasuna lortze aldera, beti ere etengabeko interlokuzioan  emakumeen eta feministen taldeekin.

Ildo horretatik, Emakumeen Nazioarteko egunaren harira Berdintasun Batzordean landutako adierazpen instituzionala onartu du Ordiziako Udalak, Iñaki Dubreuil Berdintasun zinegotziak adierazi duen bezala.

 

Ahalduntze prozesuak

Aurten, martxoaren 8ko kanpainan, herriko zenbait esparrutan garatzen ari diren ahalduntze prozesu anitzetan jarri nahi da fokoa. Horien artean, besteak beste; parte-hartze soziopolitiko eta kulturalaren eta elkartegintzaren esparrutik; Berdintasun Batzordea, Kimetz elkartea, Zuhaizti jubilatuen elkartea, Gure esku dago ekimena;  Ahalduntzerako formazioaren esparrutik; Rap feminista tailerra, emakume etorkinen espazio kulturanitza, Romi Bidean taldeko emakumeak, eta abar. Kirolaren esparrutik, Emakorri, emakume korrikalarien taldea; Irakaskuntzaren esparrutik, neska gazteen zenbait ekimen, eta abar.

“Aniztasunean bat eginik”da komunean duten leloa, izan ere, azpimarratu nahi da errealitate eta eskarmentuen pluraltasunetik bat egiten dutela euren bizitzako esparru guztietan eta maila guztietan berdintasuna lortzeko borrokan.

Jabetze prozesuetan emakumeok euren egoeraz jabetzen dira, konfiantza hartzen dute euren  buruarengan eta  gaitasunetan, indartu egiten dira pertsona gisa eta kolektibo gisa, eta tresnak jaso eta sareak sortzen dituzte esparru soziopolitikoan eta erabakitze guneetan euren presentzia areagotuta.

 

MARTXOAK 8. EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNAREN INGURUKO PROGRAMA

Hilak 3, osteguna, Udal arkupeak

09.30-12.30, EMAKUMEAK KALEAN MARGOTZEN (Barrenako margolaritza ikasleak). Lanen erakusketa martxoaren 7tik 18ra, Zuhaiztin

Hilak 3 eta 8,  Udal Liburutegia(Eus)

17.15, Haurrentzako IPUIN KONTAKETA, Hezkidetza ipuinak. Mertxe Aizpurua (UDAL LIBURUTEGIA)

Hilak 4, Barrena 18.00

18.00, KAFE-KONTZERTUA. Peio Ramirez eta Jon Goenaga (KIMETZ)

Hilak 4, Herri Antzokia

22.15, Antzerki Garaia, Ya estoy loca de tanto amarte. Maria Reyesekin (KULTURA)

Hilak 5, 12, 17, Barrena

AHOZ AHO JAIALDIA (KULTURA)

Hilak 4, 19.00, NARRAZIO LEHIAKETA eta Lekord taldearen EMANALDIA

Hilak 12, 17.00, Iñaki Agirrezabal (Euskal Herria) eta Monika Klose (Alemania) IPUIN KONTAKETA

Hilak 17, 19.00, Bonai Capote (Ekuatore Ginea) eta Maria Buenadicha (Kananiar Uharteak) IPUIN KONTAKETA

Hilak 8, asteartea,  EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

JAKINTZA IKASTOLA

Martxoak 8, 10.00, “6 voces 6 desde Latinoamérica. El orgullo de ser mujer” POESIA EMANALDIA (irekia)

19.30, Plaza Nagusia,  AFRIKAR DANTZEN ERAKUSTALDIA, Marie Toure Gineako dantzariarekin (Nimba eta Sokole elkarteak), Aeroboxing erakustaldia (Oianguren Institutuko ikasleekin) ELKARRERARATZEA. (BERDINTASUNA)

Hilak 9, asteazkena, Barrera

10.00, EMAKUMEEN TOPAKETA. Aniztasunean bat eginik. (BERDINTASUNA)

Hilak 9, asteazkena, Herri Antzokia

20.30, ZINEMA ALTERNATIBOA,Violette. Zuzendaria: Martin Provost. Violette Laduc eta Simone de Beavoir idazleen arteko harremanari buruzko lana (JB, gaztelaniaz azpitilatuta) (HERRI ANTZOKIA)

Hilak 10, osteguna, Barrena

19.00, HITZALDIA: LA MUJER VASCA: Toti Martinez de Lezearekin. (BERDINTASUNA)

Hilak 11, Ostirala, Herri Antzokia(Gaz.)

20.00, ANTZERKI EMANALDIA: “Las hijas de Eva”(Santiago Serrano), URRUP ANTZERKI TALDEA. (KIMETZ)

Hilak 14, astelehena, Barrena(Gaz.)

18.00, BIDEOFORUMA.  Mujeres e igualdad a través del cine,  Miriam Herbom. (KIMETZ)

IKASTETXEETAN.    EN LOS COLEGIOS

OIANGUREN INSTITUTUA

Martxoak 7 eta 8, serigrafia tailerra 8.30-12.30.

Hilak 22,  19.00, Délikatuz  (Eus.)

19.00, HITZALDIA. “Feminismoa eta euskalgintza, azpiratuen erabakimenerako aliantzak” Idurre Eskisabel eta Lorea Agirrerekin (GURE ESKU DAGO)