Hiru bide seinale jarri dira herriko sarrera nagusietan erasoen aurkako jarrera azpimarratuz

Ordiziako Udalak indarkeria sexistaren aurkako hiru bide seinale jarri berri ditu herriko sarrera nagusietan, Berdintasun Sailaren ekimenez, Berdintasun Batzordearen laguntzaz eta Obrak eta Zerbitzuak udal sailarekin elkarlanean. Ekimenaren helburua argia da; herritarrei zein kanpotik datozenei jakinaraztea horrelako jarrerak ez direla onartzen Ordizian, inolaz ere. Hortaz, Euskal Herriko zenbait herrik Berriozarrek eta Oñatik kasu, hartutako bidea jarraitu du Ordiziako Udalak. Egin iezaiozu kasu seinaleari, gaur eta beti!